@txikillana Beno, bietarik agertzen da testuetan... Etimologiarik ez dakit, horrek argi balezake.

@protoeuskaldun Ni zuzentzeko prest, froga sendoak agertu ezkero. Eta autoritate argumentua, ("Euskaltzaindiak dio...") ez da froga sendoa.

@txikillana Bai, baina baten ala bestearen alde egiteko maiztasuna izango zen irizpide, edo zahartasuna, bietako bat (diñot).

@protoeuskaldun Bueno. Inork inoiz ikerlan hori egiten badu, ondorioak gustura irakurriko ditut. 😉

@txikillana 2003an arautu zuten. XX. mendeko euskararen corpusean eta Lexikoaren Behatokiaren corpusean iraotu forma baino ez da agertzen, Orotarikoan biak, iragotu autore baten testuetan eta iraotu birenetan.

@txikillana Idatzizko lekukotasun oso gutxi ditu, halere. Ez dakit bestelako iturriri eta irizpiderik erabili zuten.

@protoeuskaldun Interesgarria. Agian oker nago, baina inpresioa dut industria giroko hiztegia ez dela behar bezainbeste landu (baserri girokoaren aldean), herri konkretu batzuetako ekimen partikular batzuk kenduta.

Jarraitu

@protoeuskaldun Hostia, bada, ez. Gustura irakurriko dut. Eskerriksako!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea