Kokoteraino nago besteek gazteleraz idatzitako gauzak euskaratzeaz. Benetan diot, euskaldun=itzultzaile berdintasun hori birpentsatu beharra daukagu. #Euskara “Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, Hobe nuela hautazea Munduko hiritar izatea. “ https://www.invidio.us/watch?v=9L8sDIuwkyg
@izaro Ni duela urte batzuk intsumiso deklaratu nintzen. Elkarte batean izan zen: kideen %80a euskalduna da, baina barne funtzionamendu OSOA gazteleraz da. Noski, gauzak publikatzeko-eta, gaztelera hutsean egitea txarto gelditzen da (eta arazoak ekar ditzake, dirulaguntzak lortzeko adibidez). Beraz, "euskara komisioa" sortu zen, zeinaren funtzioa ez zen elkartean euskara bultzatzea, baizik eta testuak, artikuluak, gutunak euskaratzea. Hor sartu ninduten. Eta nik esan nuen🖕
@izaro Nik, intsumisioa egin nuenean, zera esan nien: elkarteak gazteleraz funtzionatzen badu, materiala gazteleraz publikatu. Noski, horrek "pikatu" zien. Beste norbait bilatu zuten. Ni, behintzat, ez nago euskararen floreroa ureztatzeko prest.
hanka egiten dut, gero ta gehiago, erdera hutsean dabiltzan taldeotatik, lagun-taldeetatik, harremanetatik, lanpostuetatik. Biziraupen sena ;-)?
Alde ona: denbora pilo bat askatzen zaigu.
Beste alde bat, norbera gero eta isolatuago bizitzeko arriskua ;-)! (#Mundaka-Bilbo artean, sikeran).
Ordez,
1. euskarazko mikro-guneak kontzienteki lehenetsi.
2. edozein eratako topaguneetan (batez ere gehiengo euskaldunenetan), ahozko interprete-sistema xumeen alde ekin.
@Eleder @txikillana @izaro nik urteak euskaratik sortzen ez diren ekintzetan parte hartzeari utzi niola. Aspertuta kuota betetzeko "albo kaltea" izate sentimendu hortaz. Game Erauntsian adb erdal medioetan agertzeari muzin egin diogu. Radio euskadin esan zidaten moduan: "pero es bueno para vosotros, porque hay muchos euskaldunes que nos escuchan...". Pos por eso mismo señor, queremos q esos euskaldunes pasen a ser oyentes de Euskadi Irratia #atomarporculo
@txusinho @urtzai @izaro Niretzat, praktikan, elebitasuna euskara astiroago asfixiatzeko sistema baino ez da. Nik neuk, gutun bat elebitan datorrenean, gazteleraz irakurtzen dut (errazago zait). Material ona euskara hutsez sortu, itzuli gabe. Hori eskuratu nahi duenak, badaki zein den bidea. Euskara jakiteko PREMIA ez badago, ez da jakingo.
@txusinho @txikillana @izaro bat nator zeuokaz, haurregaitxik enai juten informatika arloko ekitaldidxetara, antievent eta holakuek... haulakoren bat euskaldune izenda parte hartungo nauen, hitzaldidxe be batuaz emongo lekidot 😂😂😂
eta dragoi bola egunero emoten dauie arratsaldietan etb1en!
@txikillana Ez zaizu arrazoirik falta esaten duzun horretan. Ni ere euskaldun berri izanda, askoz errezagoa egiten zait gaztelera arlo batzuetan (matematiketan, informatikan, etabar).
Kalitatezko edukia euskaraz sortzea ez da erraza. Hankasartze gramatikalak/hiztegikoak barkatzen dira?
@urtzai@mastodon.eus-en ausnarketa argi dago, eta hortik jarraituko dudalakoan nago.
Arazo hau zabala da, eta horrek alderdi ona dauka: nor bere egoreatik zeozer egin dezakeela. Alde txarra: gauden egorean mantentzea bakarrik ez da erreza, gaztelera aurrera egiten duelako.
PS: beti esaten dut euskalduntze kanpainarik onena Dragoi bola euskaraz egotea izan zela 😄
@izaro