Goizean Iruña Beleian izan naiz, bihar epaiketa hasiko dela gogoratuz. Leku zoragarria da Arkitz muinoa. Anboto eta Gorbeia eder ikusten dira bertatik, Mendozako eta Martiodako dorretxeekin batera (irudian, lehen planoan, Tresponde herria). Zaballako makrokartzela ere ikusten da punturen batetik, eta Jundizko industrialdea, zoritxarrez. Ea zer ikusten den epaiketa eta gero.

@UnaiFdB Niri beldurra ematen dit joateak. Mobida guztiaren aurretik ezagutu nuen, neskalagunarekin, eta ederra zen dena: arkeo kontuengaitik bai, baina bestela ere bai. Orain ez dakit zer aurkituko nukeen.

@txikillana Ingurua urbanizatuago eta eraikiago dago baina Iruña Beleiako muinoa ez da apenas aldatu. Txukunago dagoela esango nuke. Harresietatik kanpoko hondakinak dira berritasun bakarra, nik dakidala. Ez dago ezer erakusten duena azken 14 urteko mobida. Animatu bueltatzen. Los Goros leizea ere nahiko gertu duzu, jakingo duzunez.

Jarraitu

@UnaiFdB Eskerrikasko. Haurrak koskortuak ditugu, eta laster izango gara horrelako abenturetara itzultzeko moduan. Are, Los Goros gertu badago! 😜 (ez nekien hori, han izan nintzenean ez bait nintzen kontuetan hasia)

@txikillana Ni ez naiz atondotik pasa, baina uste dut leizearen zati bat, 250 bat metrokoa, erraz ikus daitekeela, ekiporik gabe. Gainera, orain egiaztatu dut, Los Goros leizetik ateratzen den Laña ibaiak Iruña Beleian egiten du bat Zadorrarekin. Eta bidean Martioda eta Mendoza zeharkatzen ditu.

@UnaiFdB Bai bai, Los Goros literatura zientifikotik ezagutzen dut eta sarrerako sektorea oso "akogedorea" dela badakit. 1950. hamarkadan esploratu zuten aiton-amonak ere elkarrizketatu ditut, eta argazkiak ere asko jaso. Horregatik dut ezagutzeko gogoa. Eskerrikasko berriro!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea