Goizean Iruña Beleian izan naiz, bihar epaiketa hasiko dela gogoratuz. Leku zoragarria da Arkitz muinoa. Anboto eta Gorbeia eder ikusten dira bertatik, Mendozako eta Martiodako dorretxeekin batera (irudian, lehen planoan, Tresponde herria). Zaballako makrokartzela ere ikusten da punturen batetik, eta Jundizko industrialdea, zoritxarrez. Ea zer ikusten den epaiketa eta gero.
@UnaiFdB Niri beldurra ematen dit joateak. Mobida guztiaren aurretik ezagutu nuen, neskalagunarekin, eta ederra zen dena: arkeo kontuengaitik bai, baina bestela ere bai. Orain ez dakit zer aurkituko nukeen.
@txikillana Ingurua urbanizatuago eta eraikiago dago baina Iruña Beleiako muinoa ez da apenas aldatu. Txukunago dagoela esango nuke. Harresietatik kanpoko hondakinak dira berritasun bakarra, nik dakidala. Ez dago ezer erakusten duena azken 14 urteko mobida. Animatu bueltatzen. Los Goros leizea ere nahiko gertu duzu, jakingo duzunez.