Atzo, doministikuka nenbilela, bizkarrezurra apurtzen zitzaidala iruditu zitzaidan. Lunbago, ziatika edo batek daki zer baina ez dago posturarik minik sentiarazten ez didanik. Gorriak ikusten ari naiz eguneko gauza txikienak egiteko ere.

@otsokume Berotasuna eta botikak (medikuari galdetu). Eta pixka bat hobeto zaudenean, mugimendua. abante.eus/kortikoideen-fabore

@txikillana
Paracetamol 1 g, voltadol (o similar), manta elektrikoa eta 7 kilometro oinez. Baina hemen nabil, ohean sartu ezinik

@otsokume Ez dakit zure kasua izango den, baina horrelako 10 kasutik 8k, min iskemikoak izaten dira, ez lesio batekin lotuak. Eta gehiago zehaztuz: aktibitate fisikoa egiten duen jendea (oinez, adibidez) baina luzaketa gutxi. Izan daiteke? 😜 Nahi baduzu pribatuan idatz iezadazu: puntu honetatik aurrera, autozentsoreak ez dit uzten pazienteen kasuak publikoki aztertzea.

@txikillana
Egia da kirola egin baino lehenago ez dudala luzaketarik egiten baina bai egiten ditudala astean lauzpabost egunetan, tartean katu-behia, kobra, superman, igerilaria… eta urteetan zehar bisitatutako fisioterapeuta guztiek agindutako gainerako ariketak!

@txikillana
Ez da hain erraza: premia duzunean eta zure fisioak datozen asteko ordu guztiak beteta dituenean, ze beste aukera dago?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea