Ezaguna ez zaizun testuinguru historikoa duen liburu bat aurrean duzunean, Wikipedia irakurtzea komeni da. Ezinbestekoa, gutxienez, liburuaren artikulua (laburpena ireki ere egin gabe 😜) eta idazlearen artikulua.
Horrela jakin dut zergatik aipatzen duen Truman Capotek Harper Lee A sangre fría liburuaren esker onetan, edo, horrela ere, sumatu dut hiltzaileen irudia behin eta berriz zuritzen zergatik saiatzen den.
Erabat harrapatuta nauka...
@txikillana aspaldi ez dut aspirinarik hartzen, baina niri ere asko gustatzen zitzaidan zaporea, eta lehenik mastekatu egiten nituen eta gero ura edaten nuen 💉
Harrigarria da nola lortzen duen, Capotek, soziopata bi hauek gizatiartzea. Eta esango nuke Perryrekin esfortzu berezia egiten duela (Wikipedian zergatia 🤣).