Ezaguna ez zaizun testuinguru historikoa duen liburu bat aurrean duzunean, Wikipedia irakurtzea komeni da. Ezinbestekoa, gutxienez, liburuaren artikulua (laburpena ireki ere egin gabe 😜) eta idazlearen artikulua.
Horrela jakin dut zergatik aipatzen duen Truman Capotek Harper Lee A sangre fría liburuaren esker onetan, edo, horrela ere, sumatu dut hiltzaileen irudia behin eta berriz zuritzen zergatik saiatzen den.
Erabat harrapatuta nauka...
@dabidnet Gazte-gaztetan irakurri nuen, irakasleren batek gomendatuta imajinatzen dut, eta beti gogoratzen dut nola harritu ninduen hiltzaileetako batek ASPIRINAK etengabe jateak. 😀
@txikillana kar, kar, kar ze adibide ona txo!!!