Granadako museokuen azken boletiña, euskal zapore nabarmenez dator. :-) Egixa esan, EH-ko #speleo arekiko abegi haundixagua topatzen nabil espainiar eta frantziar estatuan, Euskal Herrixan bertan baiño!
SEDECK-eko lagunak Granadako Espeleologiaren Museoko boletiña (#Atxurra ko artikulua barne) osorik deskargatzeko moduan ipiñi dabe, hamentxe: https://sedeck-ciencias-del-karst.blogspot.com/2021/01/boletin-n-22-del-museo-de-la.html
@txikillana Eskerrik asko artikuluagatik, oso interesgarria. Pena ze gutxi zaintzen dogun inguruan dakoguna. Txikitatik sartu izan gara Busturiko Axpeko koban eta askok estalaktita eta estalagmitak "souvenir" moduan eroaten eben... Zeozer esan ezkero ganera, "arraro" begituten ginduezan "hainbeste dagoz, ze inporta da".....
@xa2 Busturiko Axpeko koba? Zein, eliza ostean dagoena, errekia bertatik urtetzen dana?
@txikillana
Bai. Orain hezi bategaz "babestuta" dago.
@xa2 OK. Kontua da, zulo horren toponimuakin arazotxo bat dagola. Gure artxibuan "San Pedro" izenakin dakagu, baiña ez dago argi izen hori nundik urten dan (elizia ez da San Pedro, Santa Maria baiño). Errore bat dirudi. Zuk, ostera, "Axpeko koba" erabilli dozu. Busturian izen hori erabiltzen da?
@xa2 Gehixenetan hala izaten da, herri guztietan. Zona horretan badakaguz katalogauta Moruzillo izenakin 3-4 zulo, baiña izen generikuarena ez nekixan, logikua da (moruen zulua). Apuntaukot. Eskerrikasko!
@txikillana galdetu dot, eurentzako kobie besterik ez. Agirrezkuenagaren Etnografia de Busturia liburuan hau jartzen du: En el barrio de Axpe en las laderas
de Atxapunte, se hallan varias cuevas, a las que llaman «moruzillo». Para
algunas personas avanzadas de edad, «moruzillo» es sinónimo de cueva.
«Moruzillora zoaze?, gure etxe ondoan be moruzillue daukagu» http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/folkl/025025151.pdf