@Loko_Bortx Gauza pare bat kuriosoa egin zaizkit: piperra hainbeste denboratan egosten duzula (nik gutxiago egiten dut, zapore mikatza har ez dezan) eta patata botatzen diozula. Azken hau nire amak ere egiten zuen; lehen "betegarri" moduan egiten zuela uste nuen (patata, dilista baino merkeagoa da); baina egia da, agian, patatak salda loditzen ere laguntzen duela. Hausnartzen (eta gosez) utzi nauzu, eskerrikasko!
@Loko_Bortx Bada, piperrarena horrela da: asko egosi = mingostu. Marmitakoan, esate baterako, dena egosita dagoenean botatzen dut, bost minutu irakitearekin nahikoa. Gero sua itzali, eta atun zatiak bota.