@desertorea Mmm! On egin. Neri asko be asko gustatu zitzaidan. https://eibar.org/blogak/orakulua/garuneko-gimnasixia Zer irakurtzen zabiltza, orrialdeen ordenean, ala idazleak proposatzen duen direkzio-tableroarenean?
@desertorea Baietz gizona. Lehenengoan ere ulertu dizut. 😜 Bada, orain ale bat etxerako erosi nahi dut, Parisera joan baino lehen (gure aspaldiko ametsa) etxekoek ere irakurri ahal izan dezaten. Baina ez dakit zein edizio erosi...
@txikillana ba honetarako zein bilduma horretako beste edozein ediziorentzat balio duen gomendio bat: ez erosi RAErena. Cien años de soledad erosi nuen eta oso txarto irakurtzen zen, ez zen ondo irekitzen, letra tipoa ere nahiko eskasa... beste bat erosi behar izan nuen.
Liburuaren 50. urteurrena ospatzeko Alfaguarak egindako edizioa oso erosoa da eta primeran irakurtzen da.
@desertorea Apuntatua. Merkea da gainera!
@txikillana hasi baino lehen, bi modutara irakurri beharko nukeela pentsatu nuen, eta normalean hortzetako pasta beheko aldetik estutzen ez badut ere, orrialdeen ordenan irakurtzen ari naiz 🤣🤣
Baina gustatzen bazait, eta itxura osoa hartzen diot, apalean utziko dut eta itzuliko naiz noizbait Cortázarrek proposatutako ordenean irakurtzera.