Orain dela egun batzuk hasi nintzen #Rayuela irakurtzen eta, jendeak hala transmititu zidalako, uste nuen nolabaiteko nobela ero baten aurrean aurkituko nintzela. Momentuz, ezin hobeto girotutako narrazio/poesia eder baten aurrean nago.

Jazz musikaz ikasten ari naiz testuan han hemenka dauden erreferentzia musikalak interneten entzuten.

@desertorea Mmm! On egin. Neri asko be asko gustatu zitzaidan. eibar.org/blogak/orakulua/garu Zer irakurtzen zabiltza, orrialdeen ordenean, ala idazleak proposatzen duen direkzio-tableroarenean?

@txikillana hasi baino lehen, bi modutara irakurri beharko nukeela pentsatu nuen, eta normalean hortzetako pasta beheko aldetik estutzen ez badut ere, orrialdeen ordenan irakurtzen ari naiz 🤣🤣

Baina gustatzen bazait, eta itxura osoa hartzen diot, apalean utziko dut eta itzuliko naiz noizbait Cortázarrek proposatutako ordenean irakurtzera.

@desertorea Baietz gizona. Lehenengoan ere ulertu dizut. 😜 Bada, orain ale bat etxerako erosi nahi dut, Parisera joan baino lehen (gure aspaldiko ametsa) etxekoek ere irakurri ahal izan dezaten. Baina ez dakit zein edizio erosi...

@txikillana ba honetarako zein bilduma horretako beste edozein ediziorentzat balio duen gomendio bat: ez erosi RAErena. Cien años de soledad erosi nuen eta oso txarto irakurtzen zen, ez zen ondo irekitzen, letra tipoa ere nahiko eskasa... beste bat erosi behar izan nuen.

Liburuaren 50. urteurrena ospatzeko Alfaguarak egindako edizioa oso erosoa da eta primeran irakurtzen da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea