@txikillana Amaia* eta Jonek* ez dute ooosooo kontserbadoreak diren herri palestinar edo saharauiaren kausa nazionalak defendatzeko kontserbadurismo arazorik, kontrakoa, ooosooo aurrerakoia iruditzen zaie... ai baina euskal kausa nazionala aipatzean haiek ere kakotxen artean jartzen dute: kausa palestinarra bai, kausa kurdu bai, baina "euskal kausa"...
@abodi Gauza batek ez du bestea kentzen: ez dakit herri palestinarraren edo kurduaren kontserbadoretasun mailara ailegatuko den, baina gure herri maite, goxo eta puta hau ere kontserbadore xamarra da ezta? Eta hor zabiltza zu, jo eta sua bere alde. 😉
Ni herri zapalduen askapen nazionalaren alde nago, kontserbadore izatea edo ez baloratu gabe. Amaia* eta Jonek* kurdu, palestinar, maputxe etabarrekin egiten duten moduan. Bai gainera, noski, euskalduna izanda, lehenik gure herriaren askapen nazionalaren alde nago... palestinar, saharaui, portuges, kurdu, letoniar, kubatar etabarrek beraien herriekiko egiten duten moduan.
Zuk imaginatzen dituzu palestinarrak euskaldun, irlandar, katalan kausak bultzatzen eta beraiena mespretxatzen? 🙄🙄🤔🤔
@abodi Nik batzarra baino, txangoa nahiago; urruti ikasiak bertorako eta berdin bertokoak urrutirako. Beraz, sartzekotan, @txikillana jaunak esandako moldean sartzekoa nintzateke, izan barik ere. Baina niretzat kontua da hala estereotipo batak nola besteak adierazten dutela 'autentikotasun' falta, pentsamendu burujaberik eza, patxada bariko begirada... postmodernismia...