Amaia* eta Jon* (34-36 urte), super-militantetzat dute bere burua, astean 6-7 bilera, 2-3 mintegi, kurduen, zapatisten... kausa ezagutaraztea berebizikoa iruditzen zaie. 0 ume dituzte. Bat irakaslea, bestea liberatu sindikala. Euskaldunon kausa eta gure independentzia? Tira, errepublika feminista, ekologista etabar bada ondo... baina bestela, euskaldunon kausa...mama mia, hori ez da batere modernoa eta haiek "internazionalistak" dira.
SUPER-MILITANTEAK ALA EUSKALDUN SUPER-ALIENATUAK?
@abodi Bueno, nahiago horiek, "euskaldunon kausarekiko" jarrera beretsua izanik, apatia sozialean eta kontserbadurismo beldurtian mantentzen direnak baino.
Ni herri zapalduen askapen nazionalaren alde nago, kontserbadore izatea edo ez baloratu gabe. Amaia* eta Jonek* kurdu, palestinar, maputxe etabarrekin egiten duten moduan. Bai gainera, noski, euskalduna izanda, lehenik gure herriaren askapen nazionalaren alde nago... palestinar, saharaui, portuges, kurdu, letoniar, kubatar etabarrek beraien herriekiko egiten duten moduan.
Zuk imaginatzen dituzu palestinarrak euskaldun, irlandar, katalan kausak bultzatzen eta beraiena mespretxatzen? 🙄🙄🤔🤔