@txikillana
Ze ona!!! #etimologiak pila bat gustatzen zaizkit
@mikelgs Baina benetakoak ala asmatuak? 😂 Euskaraz etimologia-fikzio zale asko daude eta...
@txikillana
Benetakoak, noski. Baina seriotasun minimo batekin konformatzen naiz. Badago jendea zientifikoegi jartzen dena, "nik asko dakit eta zu suposizioak egiten ari zara" jarrerarekin, ta hori ez zait gustatzen.
Badakizue nundik datorren "mendebal" berbia? 😉 Gaskoia da: vent d'aval. Aval = errekan behera. Amont = errekan gora. Gaskuñako kostan (Lapurdi barne) aval = oeste. Beraz, oesteko haizia errekan behetik gora datorrena da: vent d'aval. Eta esteko haizia, mendittik itsasoradatorrena: vent d'amont. Bizkaixan eta Gipuzkoan errekak ez dake norabide hori, baiña itsasgizonen eragiñez, terminua (mendebala) bardin erabiltzen da. Baitta Espainian be.