Hagin eta hortzen osasuna hobetzeko txikle hauek erosi ditut, dentistaren aholkuei jarraituz fluorrak ondo egingo dielakoan.

Atzeko aldea irakurtzen hara zer esaten duen: egunero bost (!) txikle murtxikatu behar direla eta gutxienez 20 minutuz. = Pakete bat bi egunean behin = 1h20/eguneko. Astakeria iruditzen zait.

Amaitzeko, beste ohar bat ageri da: gehiegizko kontsumoak eragin laxanteak izan ditzakeela.
Bost ez al dira gehiegi ala? 🤔

Jarraitu

@rawr Niri ez zait astakeria iruditzen, azken finean farmako bat erosi duzu. Eta eragin laxantearen oharra ere ulergarria da: edozein botikatan bezala, izan ditzakeen albo-ondorio posibleak etiketatzera derrigortuta daude.

@txikillana abeeeeer, ez da farmako bat 😂 txikle bat baino ez. Edozein dendatan daude salgai, ez botiketan. Eta beherakoarena Trident-en txikle pakete guztietan ageri da duela ez dakit zenbat urte. Egunero kontsumitu beharreko txikle kopurua da harritzen nauena, GIBa dutenek ere pilula gutxiago hartzen dituzte egun!

@rawr Txarto ulertu dut orduan. Ez al dizu dentistak aholkatu, hori erostea? Bestalde, farmakoak ez dira botikan bakarrik saltzen: belar-dendetan (farmako naturalak), parafarmazietan (denetik) eta are janari dendetan ere, osasun arazoak tratatzeko espreski iragartzen diren hainbat jaki eta produktu saltzen dira (kolesterolaren aurkako yogurrak, etc). Farmakoak.

@txikillana gaizki azaldu naiz. Dentistak ez dit esan txikle horiek erosteko; esan didana da fluorrak ondo egingo lidakeela eta hortzorea eta txorrotako ura aipatu ditu, dagoeneko egiten dudana. Txikle horiek erostea nire erabakia izan da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea