Hagin eta hortzen osasuna hobetzeko txikle hauek erosi ditut, dentistaren aholkuei jarraituz fluorrak ondo egingo dielakoan.
Atzeko aldea irakurtzen hara zer esaten duen: egunero bost (!) txikle murtxikatu behar direla eta gutxienez 20 minutuz. = Pakete bat bi egunean behin = 1h20/eguneko. Astakeria iruditzen zait.
Amaitzeko, beste ohar bat ageri da: gehiegizko kontsumoak eragin laxanteak izan ditzakeela.
Bost ez al dira gehiegi ala? 🤔
@rawr Niri ez zait astakeria iruditzen, azken finean farmako bat erosi duzu. Eta eragin laxantearen oharra ere ulergarria da: edozein botikatan bezala, izan ditzakeen albo-ondorio posibleak etiketatzera derrigortuta daude.
@rawr Txarto ulertu dut orduan. Ez al dizu dentistak aholkatu, hori erostea? Bestalde, farmakoak ez dira botikan bakarrik saltzen: belar-dendetan (farmako naturalak), parafarmazietan (denetik) eta are janari dendetan ere, osasun arazoak tratatzeko espreski iragartzen diren hainbat jaki eta produktu saltzen dira (kolesterolaren aurkako yogurrak, etc). Farmakoak.
@txikillana gaizki azaldu naiz. Dentistak ez dit esan txikle horiek erosteko; esan didana da fluorrak ondo egingo lidakeela eta hortzorea eta txorrotako ura aipatu ditu, dagoeneko egiten dudana. Txikle horiek erostea nire erabakia izan da.