Oraintxe bertan bide ondoan basaranak ikusiko bazenituzte, hartuko zenituzkete edo hilabete bat gehiago itxarongo zenukete hartzeko?

@inigoortega Nik esango nuke jada hartzeko moduan egongo direla. Baina itxaroteko aukera baduzu (inork kenduko ez badizkizu alegia) hobe.

@txikillana Burgosen, guk irailaren bukaeran urriaren hasieran hartzen ditugu.

Kabreatu egiten gara beste pertsona batzuk orain hartzen hasten direnean eta dena garbi uzten dutenean. Gure iritziz orain hartuta, patxaranak ez du ez kolorerik ez zaporerik.

Baliteke gizartea gaizki egotea eta ez inporta izatea zer egoeratan dauden basaranak, hauek hartzen lehenak diren bitartean? Nik hala uste dut. Hori edo patxarana horrela gustatzen zaiela edo jakinaren gainean ez daudela.

@txikillana Hala ere, zenbait zuhaitzetatik basaran batzuk hartu ditut eta gure lorontzi handi batzuetan erein ditut. Ea ateratzen diren.

Ordea, kasu horretan gureak izan arren, noizbaiten basaranak ematen baditu, ez dakit inoiz guk geuk ezer jasotzera iritsiko garenik... 😡

Eta esan dudan guztia hemengo klima kontuan izanda. Gipuzkoan edo Bizkaian baliteke dagoeneko hartzeko prest egotea.

@txikillana
Bueno, edo.baliteke gu oker egotea edo beraiek patxarana egin nahi ez izatea

@inigoortega Bai, biltzaile konpultsibo askok fruituak berde jasotzen dituzte inork kenduko dion beldurrez, eta tamalgarria da: azkenean ez baititu ez berak (txarrak daudelako) , ez beste inork baliatzen. Lekeitioko Abaroa parkeko pikondoekin gertatzen da hori.

@txikillana
Oraintxe pasa gara berriz ta beste amona bat gelditzen zirenak hartzen. Poltsa nahiko beteta. 🤬

Basaranak hartzeko gorputza luzatzeko ez dute bizkarreko minik e. Erortzear zegoela ematen zuen.

Espero dut hilabete bukaerarako guk ezagutzen dugun tokia inork garbitu ez izana...

Jarraitu

@inigoortega Behin jarrera depredatzaile zentzugabe horien arrazoia aurkitzeko saiakeratxo bat egin nuen. abante.eus/janari-pilaketa-kon

@txikillana @inigoortega
Gure herrian intxaurrondo asko daude kalean. Laster hasiko da nork kilo gehiago bildu "txapelketa". Argitu aurretik autoaren argiekin intxorrak biltzen dituenik ere bada 😆

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea