@joxean sindikatu batekin harremanetan jartzea da egokiena, klase sindikatu gehienek etorkinentzako sail berezi bat daukate eta beste inork baino hobeto asesoratuko dute (baita musutruk egoeraren arabera). Beste aukera bat etorkinekin lan egiten duten erakundeekin berba egitea izango litzateke (SOS arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak...).
Seguru nago LABek etorkinentzako zerbitzua daukala.
@desertorea Ni ere. Gauza da pertsona konbentzitzea, lehen...
@desertorea @joxean Nik nere esperientzixia kontaukotsut Joxean. Neska bat ezagutzen dot, uruguaiarra, papelik bakua, bikote zahar baten zaintzaillia, astian 7h, egunian 24 h. Lanian pozik dago itxuraz, baiña bere enplegatzailliak ez dabe ulertzen neska honek denpora libria bihar dabela, deskantsatzeko, bere burua zaintzeko, etc. Sindikatu batera juanda, baldintza hobiak lortzeko aukera guztiak dakaz. BAIÑA EZ DAU NAHI. Zergaittik? Herrixan "langille konfliktibo" fama hartzeko bildurra...
@txikillana @desertorea Hori da arrazoi bat, bai :(
@desertorea @joxean ...dakalako, eta hórrek zaharrok hiltzen dirazenian, beste iñun be lanik ez topatzeko. Nik ez dot uste hori gertatuko litxakixonik, baiña... Bere bildurra horixe da. Sindikatu batera juatia eragozten detsan arrazoia, horixe da.