Galdera bat: pertsona batek astelehenetik domekara lan egiten dau, egun erdi bat besterik ez deko "libre" aste osoan, ez deko kontraturik, oporrarik, etab. Erabat ilegala da, noski, baina pertsona horrek ez deko paperarik (kanpokoa da). Salaketa bat jarriko baleu, ondo atarako?

@joxean sindikatu batekin harremanetan jartzea da egokiena, klase sindikatu gehienek etorkinentzako sail berezi bat daukate eta beste inork baino hobeto asesoratuko dute (baita musutruk egoeraren arabera). Beste aukera bat etorkinekin lan egiten duten erakundeekin berba egitea izango litzateke (SOS arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak...).

Seguru nago LABek etorkinentzako zerbitzua daukala.

@joxean bai, ez da lan erraza izan behar marjinetatik irteteko eskubidea duzula erabakitzea, besteekin erdigunean kokatzeko beste. Askotan oso bakarrik aurkitzen dira, baina saiatu behar dugu azaltzen inoiz ez direla bakarrik egongo eta bai sindikatuetan zein gizarte eragileetan, laguntza eskaini nahi dioten jendea aurkituko duela.

Animo eta besarkada bat nire partez: langile bat ukitzen duten bakoitzean, denok ukitzen gaituzte.

@desertorea @joxean Nik nere esperientzixia kontaukotsut Joxean. Neska bat ezagutzen dot, uruguaiarra, papelik bakua, bikote zahar baten zaintzaillia, astian 7h, egunian 24 h. Lanian pozik dago itxuraz, baiña bere enplegatzailliak ez dabe ulertzen neska honek denpora libria bihar dabela, deskantsatzeko, bere burua zaintzeko, etc. Sindikatu batera juanda, baldintza hobiak lortzeko aukera guztiak dakaz. BAIÑA EZ DAU NAHI. Zergaittik? Herrixan "langille konfliktibo" fama hartzeko bildurra...

Jarraitu

@desertorea @joxean ...dakalako, eta hórrek zaharrok hiltzen dirazenian, beste iñun be lanik ez topatzeko. Nik ez dot uste hori gertatuko litxakixonik, baiña... Bere bildurra horixe da. Sindikatu batera juatia eragozten detsan arrazoia, horixe da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea