Pandemia garaian bizitzen gabizen kale-errebolta "txandaleruak" ulertu nahixan. Nihilismo purua, kontzientzia faltia... Indar bruto hori zeiñek bereganatuko? Vicente Gutierrez Escudero in #ez47
Dirua kudeatzeko, eta komunikabidien gaiñeko jabetza publikua. Hori ez dakagun bittartian, txirikillak modura izango gara enpresa erraldoien eskuetan. Manuel NB in: #ez47
Normalian, analisis politikoko testuak irunsteko gatxak egitten jataz. Ostera, Garik idatzittako hau irakorterreza eta argigarrixa egin jata. Gaurko egoeran baztartutako jentia gero eta gehixago da, eta gero eta hasarriago dago. Faszismuan mezu sinple eta erakargarrixen bezero errezak... edo egittura sozial barrixenak, arlo hori landu ezkeriok. #ez47
"Desgastia dakazu", "pintzamientua", "blokeua"... halako gauzak pazientiari esatian nozebo efektua eta kinesiofobia baiño ez dogu sustatuko. Eta gaiñera ez dira zuzenak. #fisioterapia #zientzia #MinarenPedagogia
The biopsychosocial approach and low back pain (Heather Muncey). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.
Ondiok #EZ46 osorik irakorri barik, eta eguneratzen. Artikulu hau oso argigarrixa egin jata 5G telekomunikaziño sistemiari ipintzen jakozen atxakixei buruz, nere moduko ezjakiñondako sarrera orokor modura.
Ondorio deserosoetan sakonduz, Shortallek hatzamarra komunitate zientifikoaren begian sartzen du, erosotasun-alboraketak ohikoak direla seinalatuz: teoriak faltsutzeko ahalegin falta (gure teoriak baieztatzen duen ebidentzia bilatzeko zaleagoak gara); zailtasunak eta emaitza apalak saihesteko gogoa (emaitza errazak eta espektakularrak nahiago); superstiziorako joera (figuratiboki)... (1/2)
ADES #speleo elkartearen lelo barrixa: "Yo no paso pero tú sí". http://actualid-ades.blogspot.com/2021/11/illuntzarren.html
"Hautes Pyrénées" #speleo taldeak 60 urte bete berri ditu. Lagun bearnesok Euskal espeleologiaren historian garrantzi HANDIA izan dute! Zorionak. http://gshp65.blogspot.com/2021/10/le-soixantieme-anniversaire-du-gshp.html (argazkian, fundazio ekitaldia)
Gimnasixuan, ez dittudaz gainazalak garbitzen. Jente artian nabillenian maskarillia darabiltt, eta listo. Horretara, kertenak eta jarrilekuak euren baietatxuaz garbitzen dabezen kirolarixak - erabilli aurretik, eta ostian- begirada asesinuak botatzen destez (osagillia izanda, gaiñera!!)... maskarilla gaiñetik surra bistan dakela. Babes neurrixen eguneraketia, noizko? #KulturaZientifikoa
Zelako kanpetxanua, Wall doktoria: miñari buruzko "magical mumbo-jumbo myths" #KontzeptuGisa . 😂 Eta azkenian, azken urtietan ikasten gabizen #MinarenPedagogia ren oinarria horixe da!
Introduction to the fourth edition of Textbook of Pain (Patrick D. Wall). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana