Erakutsi berriagoak

Fakirraren ahotsa c’est fini 

@dabidnet Gero eta gogo gehiago dut liburuari heltzeko. Emaztearen mesanotxean dago (normalean berak irakurri ahala horiek hartzen ditut nik). Imanol kantari bezala miresten dut, eta bere historia politikoarekiko kuriositatea dut.

@urtzai @Zaru_ttikiya @zital Begi nabarrak ere badaude. susa-literatura.eus/liburuak/a Nire aitak, anaiak, ilobak eta seme zaharrenak bezala (nireak marroi arruntak atera ziren 😉)

@eider Nik ere bai!! Badakizu zerekin egin dudan ahia? Patatak frijitzeko olioarekin!!

@gaztelumendi Proposau daigun antolatzaillien izenak be aldatzia: Biscay Foral Diputation, Basque Government, The Call, etc. "Cuanto peor, mejor" sistemia.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Esklerosi anizkoitza: Mikel Lizarralde bere esperientzixia kontatzen, Eibarko Deporren emondako hitzaldixan. eibar.org/blogak/lizarralde/de

@guaixe Erantzun onena? Adeitsuki hartu eta zerbitzatu (probokazioei entzungor), dagokiona kobratu, eta agur.

@izaro @ekaitz_zarraga OK! Wikidatako bere fitxan wikidata.org/wiki/Q5950913 sartu dut eta... ttak! laster eguneratuko da wikipediako infotaula.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Argazkiko txakurkumearentzat familia bila dabiltza nire anaia eta bere bikotekidea, eta zabaltzeko eskatu didate (badute beste bi kumeak nori oparitu). Emea da, mastin eta pastor alemanan arteko nahasketa (omen, ama besterik ez dute ezagutzen eta...), Elgoibarren edo Deban jasotzeko. Inork interesik balu, idatzi niri eta harremanetan jarriko zaituztet. Mila esker!

@zital Espeleologo profesionalik ez dago. 😜 saguzarrak.blogspot.com/2018/0 Beste espezialistak, barriz, batzuek profesionalak diraz eta beste batzuek ez. Biologuak, arkeologuak, geologuak, kimikuak, topografuak... Inkluso: espezialista guzti hauen artian, batzuetan profesionalki aritzen dira (langille modura) eta bestetan amateurki (asteburuetan adibidez). Gauzak ez dira batzuk uste daben bezain sinpliak.

@ileturia @bekereke @jogerka Nik ere (publikotik natorrena, eta publikoaren aldeko jarrera hausnartua dudana) nire inguruan ikastolen kontrako iritzi sutsu gehiegi entzuten ditut. Batzuek, ikastolen mundutik datorren jendearengandik gainera. Ez zait gustatzen. Uste dut bata edo bestearen aldeko iritziak arrazoituak izan behar direla, ez biszeralak. Herri honetako ajea dela uste dut, alde/kontra trintxeran inkondizionalki kokatzeko zaletasun puta hori.

@zital Ba aizu, afizionatu izatiak (= hontatik ez bizitziak, lanetik despeditzeko bildur ezak) kriston indarra emoten desku. Profesional asko potruetatik helduta dagoz, ezin protestata, bihar barik geratzeko bildurrez. Baiña bai, egoera oso desatsegiñak tokau jataz. Halan be, etsitzia ez dago nere agendan: geuk ez badoguz defenditzen, kuebak ez dake nork defendiduko dittuanik eta!

@zital Zein, espeleologia? Biharra ez da, afiziñoz egitten dogu.

Lehen transparente xamarra nintzan. Azken.3 urtietako mobidekin, barriz, ikusi dot negoziaziñuetan zenbateko indarra hartzen dan informaziño sentsiblia gordeta. Tristia, ezta?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea