Erakutsi berriagoak

Kostaldian bizi naiz, baiña neri olatu-tenporalen argazkixak, etc... . Ixa jaixen kazetaritziak bezain hotz lagatzen nabe. Bertatik pasatzen banaiz ados, egongo naiz begira. Baiña bestela... 😑

Mi estas hodiau, kaj mi kuiras lassagno kun la viando, kaj perzilo, kaj napalm-bechamelo (vi ne povas mangi prestatu eta segituan, bestela tongo varma ne, lo siguiente. Tio estas mia lehenengo toot en la , itzultzaile barik, kaj igartzen da, cu ne? (azentuak, al mi).

@iturri Calpe, Denia... eta batez ere, barruko herrixkek, badute turistei ezezagunak zaien aurpegi ezkutuak, eta deskubritzea merezi dutenak. Nahikoa da bertako jendearekin pixka bat hitz egitea.

@iturri Oh, Ifacheko haitza! Nire lagun batek bertan ibiltzen den submarino turistikoan lan egiten zuen, arrainei jatekoa emanez.

Mi ne lasos vin foriri, aĉuloj. Dum mi loĝas ĉi tie, vi aŭdos min.

@LoStz Burgos maite-maite dut nik. Burebako lagunak ditut, eta haien herrixkekin maitemindu nintzen.

@dabidnet @gontxatorre Lehen alde zaharretako etxe askok atzean patio/ortu modukoa izaten zuten, eta animaliei sartu-ateratzeko bidea uzten zitzaien (ateetatik ez bazen, etxearte hauek ez baitzuten ateratzeko beste modurik). Eibarren, XVI. mendeko dokumentuetan, pleituak daude kaletik libre ibiltzen ziren txerriekin-eta, norbaiten etxean sartu zirela, behar ez zutena janez, etc. 😜

@LoStz Hara! Bai ongi. :-) Nik behin Lekeitio osoa ikuskatu nuen horrelakoen bila. Asko aurkitu nituen, baina gehienak klausuratuak. eibar.org/blogak/orakulua/fres

@bixardune @PorrurenGrabatokia Aste honetan bertan egin dut: oilaskoa presio-lapikoan erre, azpian patata-porruak dituela. Eta salda/koipe guzti horrekin, pure bikaina!

@PorrurenGrabatokia Interesatzen bajatsu, "Alasbarricadas" foru espainiarrean sukaldaritza pobreari buruzko hari interesgarri bat dakagu. Gai hau askotan etara dot han. alasbarricadas.org/forums/view

Gure amamaren sukaldeko errezetak, deskargatzeko moduan ipiñi dittudaz. eibar.org/blogak/orakulua/suka Egualdi txarreko asteburuon bihurtu nahi badozue... ON DAGIZUELA!! 😉

@PorrurenGrabatokia Badaka bere alde praktikua be, e? Animalixa oso-osorik jan ezkeriok, urtian zihar hiltzen dozun animali kopurua jaisten da.

@PorrurenGrabatokia Igual txorrada bat irudittuko jatsu, baiña beste gauza bat be egitten dot nik: 😜 animali dan-dana jaten saiatzen naiz. Ez bakarrik filete ederrenak kendu, eta bestia bota. Ez, ez: burua, hankak, hestiak, koipia, hazurrak (saldatarako...). Behin animali hori hil dozun ezkeriok, errespetu bat zor jako: ahal danik eta gehixena aprobetxau behintzat.

@PorrurenGrabatokia Noski, distantzia hori hartuta askoz be errezagua da animali bat hiltzia. Ni haragijalia naiz; beti oso konsziente naiz zer jaten dihardutenaz; eta uste dot haragixa jaten daben jente guztia animali hori berorren eskuz hiltzeko gai izan beharko litzakela. Ez bada, edo pentsatze hutsakin txarto sentitzen bada, zeozek fallo egitten dau hor. ;-)

@mikelgs @gontxatorre Bai, euskara estandarraren paradoxak (bizikleta eta ez txirrindula, baina txirrindulari eta ez bizikletari... etabar). 😜 Hemen ere, esango nuke jatorrizko hitza gaztelerazko "cautivo" dela, beraz "katibu" fidelagoa izango litzatekeela... baina beno! Ez naiz hor sartuko, besteak beste... batuaz nola onartua den edo ez den asko dizerdidalako! 🙂

@gontxatorre @mikelgs Nik neuk ere ez nuen sekula erabili (umeen artean gazteleraz aritzen ginen), baina Eibarren "katigu". eibarko-euskara.eus/node/11256

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea