Erakutsi berriagoak

@ondiz Algoritmoaren esku uzten badutu, denok soylent green janez amaituko genuke.

Bixar kriston pribilejixua: Scotland / Euskalherria / Österreich topaketa trilaterala egingo dogu bazkalostian, Johannes Mattesen eskutik. de.wikipedia.org/wiki/Johannes Ondiok argitaratu ez daben artikulua aurkeztuko desku ("Mapping the Invisible: Knowledge, Space and Visions of Earth in Early
Modern Cave Maps, ca. 1500–1800") eta komentauko dogu!

Elhuyarren argitaratu neban Laplace "otso bakartia"ri buruzko artikulua; hamen extended bertsioa, anekdota mamintsuz lepo. ;-) saguzarrak.blogspot.com/2020/1

@desertorea @porru @izaro Nik uste dot Porru lagunak alderantzizko arrazonamendua egin dabela: lehelengo ondorixua egin dau ("uhinak txarrak diraz nere osasunerako"), eta gero hori berresteko argumentuen billa dabil. Jente askok egitten dau hori...

HIPOTEKIDEA: etxebizitza erostearekin batera, zurekin batera hura ordaintzeko 30-35 urterako konpromisoa sinatzen duen pertsona.

SUSTRAI DOLINA: Lapurdiko sakongune karstiko itxi eta txiki batean sortutako bertsolari, bertso irakasle eta kazetaria.

@porru Letrak berunezkuak ei ziran, bai, eta halaxen ipintzen ziran. Linotipista asko behar izaten zan horretarako, lan gogorra. Bestia, irudixena, uste dot teknika desbardiñak erabilli izan dirazela urtietan zihar. Oker ez banago, hasierako izperringiak fotograbadoz egitten ziran. es.wikipedia.org/wiki/Fotograb Eta testu osua eskuz pasatzen zan, NOSKI. Plumillaz idatzitta, edo arkatzez, edo dana dala (idazmakiñaz...) :-)

@porru Zer da, galdera erretoriko bat? :-) Eze, ezin dot sinistu ez dakizunik.

@eider Bai, nik be halako zeozer nahi neban baiña... lekurik ez! Kitto, hartu desta batek (eta beste bat zain dakat, lehelenguak fallo egitten badau be 😜 ). @Izaskun

Oin dala urte gitxi, kanposantu zibil barik, katolikuak "beste hildakuak" tratatzen zeben modua. Mozoncillo de Barros (Burgos) herritxoko historia bat. arqytrad.blogspot.com/2020/11/

@bekereke @okerreko Burua alboko kristalian laga, eta haren dardarakin garuna astintzia be, eginda dakat nik. Batez be garai baten, Galiziako neskalaguna bisittatzera juaten nintzanian, Eibar-Pontevedra 8 ordutako biajian! :-)

@porru Hori zer diñozu, gauza EGOKI ala DESEGOKI modura? (izan be, nik badakadaz oin dala 10 bat urte egindako irratsaio batzuk, eta gogua sartu jata horra igotzeko; baiña igual hobe ezetz? problema hori dake eta: copyrightdun musikia).

Balea Funk kontsultan (lizentzia libreko musika eta podkastak entzutzeko sare federatua). Itxura ona! baleafunk.eus/ Baiña irratsaiuetan, @porru , ikusten nabil "libretasun" hori errelatibo xamarra dala (musika copyrightduna ipintzen dan momentutik... ;-) ).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea