Erakutsi berriagoak

@bertol Nik dezepzio itzela hartu nuen iaz "Herriaren" erantzunarekin. Politikoei beraien zatiaren ardura kendu barik, kaleko jendearen aldetik nire ideia utopikoekin bat ez zetozen gauza gehiegi ikusi nituen: egoismoa, itsukeria, lintxamendurako zaletasuna, insolidaritatea... Gaur egunean osagile modura, nire supermerkatu batean arma automatikoekin triskantza egiteko modukoa da. Edo Administrazioaren eraikin batean.

@desertorea Erantzukizuna denona da. Nahiz eta, nahi baduzu, erantzukizun kuotak diskutitu daitezkeen. 😜

@bertol Jendea ergel bezala tratatzen dugunean (EAE-ko agintariek egin duten moduan), ergel portatzera bultzatzen ari gara. Osasun neurriak debekuetan oinarritu dira, ulermenean egin beharrean. Ondorioa: debekua kentzean, jendeak dena libre dela uste duela.

@joxean Interesgarrixa. Artikuluak pentsatzen laga nau, baiña ondiok ez dakitt zeiñen alde nagon! 😉Gustatzen jata hori (bizitza erreala ez dalako zurixa edo baltza).

@xanderleadaren Awesome. I'm using too, hoping to be fluent soon! I'll bet higher: I discovered yesterday that my own greatgranfather (died in 1919) was an esperanto speaker too!! Double motivation. 😀

@botaflo@toot.aquilenet.fr Arraioa, zure ikuspegi guzti hauekin Baionara joateko gogoa handitzen ari zait. Beraz, ostatuez harantzago bada zerbait! 😂

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Gomendatuko didazue liburu baten bat *frantzesez*, mesedez? Euskal Herriari edo Aljeriari buruz baldin bada, askoz hobeto.

@okerreko @desertorea Nire lagunak dira fideogarriak (ikusi beharko zenituzkete haien kuerpo serranoak). Ni gehiago naiz odolostegarria. 😝

@bekereke Egualdi honen zain nenguan, socata prestatzeko. Gaur jungo naz insuntsa lorak hartzera.

@desertorea @okerreko Ni autobus-ilaren errebentatzaile bokazionala naiz. :-) Lekeitioko geltokian, ilara guztiz irrazionalak egiten dira (4 pertsona markesinan, eta beste 10 kanpoan zutik agian). Ni, denen aurretik pasatzen naiz, markesinan esertzeko. 😈

Ekimen politta: gure auzo askok, landare izenak dakez (nahiz eta landarok aspaldi galdu). Zergaittik ez berreskuratu, izenak izanarekin bat egin deixan? eibar.eus/eu/albisteak/eibarko

Etxian, platano helduak beti emon izan deskue higoiñ pizkat. Atzo, ostera, Silvia kolonbiarran aholkuari jarraittuta, arrautzekin batera prijidu neban. Gozua! laylita.com/recetas/platanos-m

@inigoortega Niretzat, hizkuntza bat ikasteak berezko balioa du, eta ez dago lotuta herrialde horretan bizi beharrarekin. Nik, adibidez, grekoa edo errusiarra ikasteko dudan gogoa (ez dakit inoiz egingo dudan...), jakitearen plazer hutsarekin lotua dago. Izan ere, bertara inoiz bidaiatuz gero (ez dakit inoiz egingo dudan, hau ere...) badakidalako ingelesarekin moldatuko nintzatekeela.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea