Erakutsi berriagoak

@bertol Nik dezepzio itzela hartu nuen iaz "Herriaren" erantzunarekin. Politikoei beraien zatiaren ardura kendu barik, kaleko jendearen aldetik nire ideia utopikoekin bat ez zetozen gauza gehiegi ikusi nituen: egoismoa, itsukeria, lintxamendurako zaletasuna, insolidaritatea... Gaur egunean osagile modura, nire supermerkatu batean arma automatikoekin triskantza egiteko modukoa da. Edo Administrazioaren eraikin batean.

@desertorea Erantzukizuna denona da. Nahiz eta, nahi baduzu, erantzukizun kuotak diskutitu daitezkeen. 😜

@bertol Jendea ergel bezala tratatzen dugunean (EAE-ko agintariek egin duten moduan), ergel portatzera bultzatzen ari gara. Osasun neurriak debekuetan oinarritu dira, ulermenean egin beharrean. Ondorioa: debekua kentzean, jendeak dena libre dela uste duela.

@joxean Interesgarrixa. Artikuluak pentsatzen laga nau, baiña ondiok ez dakitt zeiñen alde nagon! 😉Gustatzen jata hori (bizitza erreala ez dalako zurixa edo baltza).

@xanderleadaren Awesome. I'm using too, hoping to be fluent soon! I'll bet higher: I discovered yesterday that my own greatgranfather (died in 1919) was an esperanto speaker too!! Double motivation. 😀

@botaflo@toot.aquilenet.fr Arraioa, zure ikuspegi guzti hauekin Baionara joateko gogoa handitzen ari zait. Beraz, ostatuez harantzago bada zerbait! 😂

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Gomendatuko didazue liburu baten bat *frantzesez*, mesedez? Euskal Herriari edo Aljeriari buruz baldin bada, askoz hobeto.

@okerreko @desertorea Nire lagunak dira fideogarriak (ikusi beharko zenituzkete haien kuerpo serranoak). Ni gehiago naiz odolostegarria. 😝

@bekereke Egualdi honen zain nenguan, socata prestatzeko. Gaur jungo naz insuntsa lorak hartzera.

@desertorea @okerreko Ni autobus-ilaren errebentatzaile bokazionala naiz. :-) Lekeitioko geltokian, ilara guztiz irrazionalak egiten dira (4 pertsona markesinan, eta beste 10 kanpoan zutik agian). Ni, denen aurretik pasatzen naiz, markesinan esertzeko. 😈

Ekimen politta: gure auzo askok, landare izenak dakez (nahiz eta landarok aspaldi galdu). Zergaittik ez berreskuratu, izenak izanarekin bat egin deixan? eibar.eus/eu/albisteak/eibarko

Etxian, platano helduak beti emon izan deskue higoiñ pizkat. Atzo, ostera, Silvia kolonbiarran aholkuari jarraittuta, arrautzekin batera prijidu neban. Gozua! laylita.com/recetas/platanos-m

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea