Erakutsi berriagoak

@izaro @desertorea Egin kasu Kortazarri... niri damutu egin zitzaidan kontrara egitea.

@desertorea Baietz gizona. Lehenengoan ere ulertu dizut. 😜 Bada, orain ale bat etxerako erosi nahi dut, Parisera joan baino lehen (gure aspaldiko ametsa) etxekoek ere irakurri ahal izan dezaten. Baina ez dakit zein edizio erosi...

@desertorea Mmm! On egin. Neri asko be asko gustatu zitzaidan. eibar.org/blogak/orakulua/garu Zer irakurtzen zabiltza, orrialdeen ordenean, ala idazleak proposatzen duen direkzio-tableroarenean?

Gay kontaktu app batek Biarritz Olympique babestuko du. Anbientea aldageletan! 😂 sustatu.eus/1622189380

@ekaitz_zarraga @xosem@toot.site Eu antes pensaba come Ecaiz 😜, mais agora come Ghose: si publico nunha revista de España, por exemplo, adapto a grafia e o lexico o idioma no que escribo: Vizcaya, vascuence, etc. E unha decision provocadora e militante pro euskera por outra parte. Xa que eiqui moita xente usa expresions soltas pra salpicalo seu castelan, queriendo dar un toque enxebre a sua fala, xesto que a mi tocame moito os collons (p. ej. nun bar "hay pintxos de txorizo").

@porru Ados. 😂 Beinke, zopa flako xamarra urtengo jatsuan bestela!

@porru "bi mendazuri hosto zopa" horrena ez dot ulertzen. Zopa bat, bi hostorekin egindakua? Bestalde, Slovakiako baserri-gosari tradizionala gogoratu destazu (ogixa, olixua, pipar eta kipula gordiñak...)

Badakizue "Libro de Buen Amor" (1320) CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratu zebala Juan Ruizek? Bai bai. Flipau egin dot, hamentxe dakazue argi eta garbi adierazitta. poesi.as/ahlba0085.htm

@izaro Horrelako paradoxak ederrak dira. Lagun bat, lapurtarra, atxilotua izan zen Udalbiltzaren aurkako operazio batean. Madrilerako trasladoan, eskuburdinekin, zaintzen zuen polizia hiztuna tokatu zitzaion nonbait, eta ohi bezala "todos los vascos son españoles" esan zuenean honek erantzun zionean... ia garuna lehertu, polizia gaixoari! 😂

Ikusten nabillenez, gazte eskolatuen artian "gemaila" berbia asko erabiltzen da "emaila" generikoki esateko. Gure umiak (10 eta 13 urte) halan ikasi dabe, Lekeitioko eskola publikuan. Eta oin, adibidez, Lea Artibai Garapen Agentziako langile gazte batek telefonoz deittu nau "gemaila" eskatzeko, info bat bialtzeko...

Jentiari txertuen putetxe honi buruzko erabakixak hartzeko gaittasuna aitortzen jako. Ez ostera, maskaren erabilpen arrazionalari buruz. berria.eus/paperekoa/2001/007/

@alberto Ez nuke esango arrazoia trainerua garraiatzea izan denik. Seguraski bizkarreko karga lehendik egongo zen, eta traineruarena kuboak gainezka egiteko behar izan duen azken tanta izan da.

@alberto Ia seguru nago arazoa ez dela aulkiarena. 😉 Irakurri hau, eta esan iezadazu zure kasuarentzat balio duen. abante.eus/bulegoko-langileen-

@zital Bai. Bere garaian konplot bat egin genduan, mundua dominatzeko, eta hamen gabiz. 😜

@jon Ez dakitt balixoko detsuan, baiña Jon Mirandek "Gazte-Lur" aittatzen zeban, oker ez banago mitologia nordikuan kontzeptu bat euskal mundura ekarrittakua. klasikoak.armiarma.eus/idazlan

@mikelgs @desertorea @elegose Gerra zibila eta osteko errepresioa bizi izan zutenek 60 bat urte behar izan dituzte gauzak kontatzen hasteko. Zenbat beharko dute hauek? Ez dakit, baina hor badaude mila istorio interesgarri, eta jakin beharreko.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea