@txopi @elhuyar Gure etxian "oñaztuak" eta "tximistak" bereizten doguz, segun zelakuak dirazen (hodetik hodera, edo hodetik lurrera), baiña ez dakitt Eibarren hala dalako edo gure aittan pajeo bat zalako (hiztegixan sinonimuak diraz http://www.eibarko-euskara.eus/hiztegia/berba/6848#id_6848 )
@ileturia Lekeittion, aurten, hondartzainak jentiari "ez erretzeko gomendatzen" ibilliko ei diraz. Ikusiko dogu "benetan" zer gertatzen dan... 🤨
@gontxatorre Jajaja... hori Norvegiako pinu-basoetan ibiltzean "Jode! Hemen komunak garbitzeko produktuen usaina dago!" pentsatzea bezalakoa da. Jende zibilizatuaren ajeak! 😜
Ingurumena zaintzea, gizakiaren osasunerako txertorik onena dela badakigu. Praktikan jartzea falta. https://zientzia.eus/artikuluak/covid-19aren-jatorriaz-saguzarrez-harago/
@desertorea Bai, Eroskikoa denda barruan. Mundakako asmo horren berri ez nekien. Hor jeltzale disidente bat dago alkate, ezta? Zer da, EAJ bera baino kontserbadoreago, ala?? 😂
@porru Eta software librea sustatzen duen talde horren baitan, gauza beretsua: nahiago dute googlezalearen nahietara makurtu, hura "molestatzea" baino.
@porru Beno, 19 euskaldunek ez dute bere hizkuntza behar den beste estimatzen; horretara, "ez molestatzeagatik", nahiago dute bere gogoa tragatu, eta erdaldun bakarraren erosotasuna ez urratzea, beste 19ak gazteleraz egitera bultzatuz.
@porru Billeretan 20tik batek euskeraz ez jakitziangaittik erderaz egittian parekua. Norbere autoestimuaren neurria.
@desertorea @aldatsa Albiste beltza. Ardi elektrikoa sentitzen naiz, iragarritako norabidean doan artalde elektrikoaren norabideari uko egin ezin diona.
@jon Nik blogian, zeozer esateko dakatenian bakarrik idazten dot. "X denporan behin" idazteko erabakixa hartuko baneu, derrigortasunak berak gogua kenduko lestake. 😀
@desertorea Kristoren grazia egiten didan auzia da. Lekeitioko Eroskin ere, torsonudisten aurkako kartelak apropos ipintzen dituzte, alegria guztiarekin ibiltzen diren atzerritarrei zuzenduak. 😂 Eta niri ez zait gaizki iruditzen torsonudismoa, e? Halere, beste ñabardura bat: emakumeek ere gauza bera egitera, seguru nago horrela dabiltzan askori ez zitzaiokeela ongi irudituko...
Oin barriro irakorritta, artikulu inkietante xamarra urten jatan. Dibertsitate funtzionaldun herritarren destinu aldakorra, garaien arabera. http://abante.eus/cornelio-putxaputxa/
@desertorea Ze arrrrrraaaio da hori????? 😂 Euskal Herri osoko bariante, saihesbide eta kunetetan ibiltzen diren jubilatu petxonudistak ere mugimendu ultra.honen partaideak ote?
@tarteka Espero que no haya pasado a mejor vida con la cafetera llena y bullente, sobre tus pies descalzos.
ETA-K BILDUTAKO ARTELAN GALDUAK | Kultura | Berria https://www.berria.eus/paperekoa/1959/032/001/2021-05-30/eta-k-bildutako-artelan-galduak.htmeta-k-bildutako-artelan-galduak.htm
Fito Eraso hil da, azken-azken momentura arte #zientzia eta #ingurumena lantzen aritutako #speleo laguna. http://euskalespeleo.com/adolfo-eraso-romero/
@darkanael Así que esta noche vamos a tenerte al teclado hasta "las pequeñas horas" (como se dice en euskera).
Sci-Hub, artikulu zientifikoak sarean librean banatzeko tresna desagertzeko zorian. Hura salbatzeko deia: https://sustatu.eus/1622123026
Ipar Euskal Herriko tipo bat ezagutu dot: euskalduna, euskaltzalia -moderatua, sare sozialetako interbentziño gehixenak frantsesez egitten dittu-, eta oin enterau naiz... hauteskundietan Le Penen alderdixari botua emoten detsala!! Gero eta interesgarrixaguak egitten jataz halako elementuak (Hegoaldian be Vox-i botua emoten detsen euskaldunak barne).
@desertorea @izaro Nik? Pajinen orden naturalean. Eta liburu erdia irakurria nuela konturatu nintzen Kortazarren proposamenaz... eta hala, berriro hastera (horrela askoz ere hobeto ulertzen delako).
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana