@jon Blogian serie oso bat dakat, halakuekin. 😂 https://eibar.org/blogak/orakulua/479
@izarobasurko @javierb Izaro posta bidezko partiden zalea da. Niri ere gustatzen zaizkit! Baina ikusten nabilenez, aurkaria "lotan" gelditzea ohikoa da. Alegia: jokatzen hasten gara, eta besteari (inoiz niri ere bai) partida bat jokatzen ari dela ahaztu! Azken egunetan partida pare bat horrela "irabazi" ditut, besteak denbora agortuta. 😂
Euskerazko testu askoren "bat" erdal kalkoaren gaindosiari buruz. https://eibar.org/blogak/amatino/euskaraz-hamarretik-bederatzitan-201cbat201d-soberan-dago
@javierb @izarobasurko Hain zuzen ere! Ni ORAINTXE hasi naiz gozatzen, nire mailakoekin jokatzen nagoelako jada. Izaro moduko "zerebritoekin" saiatu naizen bakoitzean, eskaldatua atera bainaiz, JAJAJA! Ariketek ere asko laguntzen dute, hori hala da. Baina dibertigarriena, benetako jendearekin jokatzea da! 😉 Modalidade ezberdinak probatu ditut gainera, bizitzan lehenengo aldiz. Xelebrea da: 3 minutuko partida baten edo 30 minutukoan erabili behar diren estrategiak zeharo ezberdinak dira!
@javierb Baina, hain zuzen ere, puntuak galtzea komeni zaizu!! Zenbat eta partida gehiago jokatu (eta galdu), zure puntuazio horrek zure benetako maila adieraziko du, eta sistemak zeure mailako jokalariekin parekatuko zaitu. Zu baino askoz ere hobeak direnekin jokatzea etsigarria baita, eta askoz ere txarragoak direnekin berriz, aspergarria! Defektuz 1500 punturekin hasten zara, baina hori ez da erreala. Nik adibidez, orain 900 bat puntu ditut (=partida asko galdu ditut).
@javierb @txikillana@mastodon.eus Eta nola duzu izena bertan? Hartzeaz bero-bero eginda nago, eta egur pixkat eman ahal izateko! 😜
@otsokume Konpota baita ere gurean, tradizionala oso (prestatu bai, baina nire amak baino ez zuen jaten :-) ). Duela gutxi Markina-Xemeinen ikasi dut "konpota" hitzaren euskal ordain bat: "sagar-saltsa".
Oñatiko hika ikasteko appa, asko erabiltzen dabiz gaztiak! https://sustatu.eus/1640361000
Gabonetako mahaian betidanik gogoratzen dudan jateko bat "cabeza de jabalí" da (horrela, gazteleraz esanda). https://en.wikipedia.org/wiki/Head_cheese Jakin nahiko nuke ea beste etxeetako tradizioa ere baden, ala geurea bakarrik.
Troskaeta 1946: Jesus Elosegi Irazustaren #speleo argazki honetan nork bereizi ditzake geologoa, apaiz/paleontologoa eta enpresagizon handi bat? 😜
@jon Portzierto. ;-)
Ez dot muiñari buruz piparrik be ulertzen, baiña zoragarrixa jata informatikari eta hackerrismuari buruzko azalpenak xiberotarrez entzutia. 😍 https://www.xiberokobotza.org/berriak/ekonomia-turismoa/4558-log4j-logizielaren-erdio-informatikak-muenduea-ikara-uezten-due
@txopi @aldatsa @inigoortega @okerreko @desertorea @gorka_bm Lekittoko kuadrillan (eredu ultraklasikokua) gauza bittan deklaratu nintzan intsumiso: ezkontzak (ez naiz bakar batera be juan) eta loterixia (uste dot jokatzen ez doten bakarra naizela).
@komikira Zure webguneak harritu nau! Zelako mundua! Oso ederra Eta noski... gero kuskuseatzen hasi naiz eta... ZUK EGIN AL DUZU NIRE LAGUN FERMINTXOREN ETXEA??? 😂 https://apartamentosbergaretxe.eus/eu/
@desertorea Nik umetan Ulises 31 marrazki bizidunak ikusten nituen, eta nahi barik irudi haiek agertzen zitzaizkidan. :-) https://eu.wikipedia.org/wiki/Ulysse_31
@Garrrgola Ahí te he visto. Efectivamente: los ludópatas siempre son otros. Y nosotros, que sólo nos tomamos los txakolines de las 19:00, no somos alcohólicos.
Neretako behintzat, oiñ arte karlistak "el coco" ziran: retrograduak, santujaliak, absolutistak. 😀 Eta badakitt justu alderantzizko pentsamentua dakan jentia dagola. Liburu hau oso argigarrixa egin jata. https://eibar.org/blogak/orakulua/aurreiritzixak-gainditzen
@jon @porru @desertorea @txopi Imajinatzen dut txertoen aurkako jendeak, ekuatore aldera joan behar denean, mugako kontroletan ere kalapita itzelak muntatuko dituela. Edo? https://www.iatiseguros.com/blog/vacunas-tailandia/
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana