@koldotellitu @martetxe @ugaztelu Eztabaida gogorra beti da desatsegina, baina nik argi dut euskaraz egin ahal izatea ONA dela. Regetoiarekin gauza bera gertatzen zait adibidez. 😉
@canisinfernalis Eta asko dago ikertzeko oraindik. Ia urtero espezie berriak aurkitzen dira.
@martetxe @ugaztelu Nik behin ETB-ko Azpimarra saioan euskal gatazkari buruz eztabaidan jardun nuen PP-ko Xabier Olabarrietarekin http://leioazabalik.leioa.net/miembros-politicos-de-la-corporacion-y-biografias/-/publicador/xabier-olabarrieta-arnaiz/wTxZCLJUL8gs?p_p_state=maximized . "Hard mode", biktimei buruzko engantxada eta guzti; dena euskaraz; eta EDERRA izan zen.
@ugaztelu Jajaja... gauza batek ez baitu bestea kentzen! Euskaraz HASERRETZEA ere gauza ederra da, bizitzan dena ez baita larrosa kolorekoa!
Ia goizero kafea hartzen dudan tabernan gaztelera nagusitu arren nabarmenki, aste honetan "egun on" esanez sartu direnak ugaritu dira. Nagusiak (barran, lanean) ezagutzen dudanetik txapa gabe baina #BelarriPrest izan denak nirekin, esango nuke bezero #ahobizi gehiago dauzkala orain. Lorpen txikiak baina esanguratsuak
Taberna berean, bezero batek, tabernariari:
-Eskerrik asko!
-"Eskerrik asko" ¿es hasta luego?- beste bezero batek tabernariari.
-No, significa "muchas gracias"- tabernariaren erantzuna, begiradaz nire onarpena bilatzen duen bitartean.
#Euskaraldia
#ohiturakAldatzen
@Yolanda Makinatxo bat beltz daude hemen, Lea-Artibaien, txapa hori jantzi ahal izango luketenak, "bertoko" erdaldunei ikasgaiak emateko moduan. 💪
Karstaren zientzien artian, bioespeleologia da zaharrena (arkeologia bera baino lehenagokua). Adelops vasconicus, Sabacon vizcayanus, Phloeocnaris eskualduna, Lithobius navarricus, Euryspeonomus ciaurrizi igaratzai, Escualdoniscus coiffaiti... #speleo artikulu barrixa Wikipedian. Gaiñera BATUAZ!! 😜 https://eu.wikipedia.org/wiki/Bioespeleologia_Euskal_Herrian
@zital Haau daaa / siniismenaareeen / miisteeriiuuaaaa...🤘
Lehendik pixkat banintzan be, liburu hau irakorri ostian total islamikua bihurtu naiz. Gora Mahoma! 😀 #LargaVidaARIP
@jogerka behin bakidxoko hondartzan neska batek:
- Bermeokoak zarete?
eta kuadrileko batek:
- Bai, bermeokoak garete
😂 😂 😂 😂 😂 😂
holan zelan ligeku ba?
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana