@zaldun Bai, izan ere hori ez dut nabarmendu (musika %100 euskaldunarena) ez zaidalako bestea bezalako baldintza ona iruditzen. Nik ez nuke hizkuntza bakarrera mugatuko. Horrek eskaintza pobretzen duelakoan bainago. Euskararen kalterako (eta jendea denetik jartzen duten tabernara joango zaizu).
Musika ez-sexista aukeratuko da Ondarruko jaixetarako, herriko irrati libreko DJ-en eskutik. http://www.udalbarriak.eus/2019/08/08/tiobiboetan-musika-bakarra-euskalduna-eta-ez-sexista-entzuteko-hitzarmena-sinatu-dute-udalak-eta-radixu-irratiak/ Zer deritzozue?
Gure aman tornu zaharrak (tallar baterako kulata-pikatzaille egitten zeban etxian, Eibarko andra askoren modura) bizitza barrixa hasi dau, Hego Haize Bela Elkarteko lokalian. Urte askotarako! #lekeitio #UrKirolak
@dabidnet Kontuz, ni ere horrela hasi nintzen, eta gero beitu. 😜
@dabidnet Non da hori, Burgosen? Txarto zabiltza, lurraren bihotzera sartzeko atea iparralderatxoago dago. Liburu horrekin bonba pasatu nuen. https://eibar.org/blogak/orakulua/snaeffels-sumendixan-dago-atia
Euskal hedabidiei egindako hiru kritika. https://eibar.org/blogak/orakulua/qvo-vadis-evscalgvincha
@Izaskun Hara! Leku polita dirudi, ez dut ezagutzen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Zumetxaga Ni ez nago oporretan ordea! Lan jardun tripleak (#fisioterapia , ume txikiak eta ama zaharra) uzten dizkidan une bakanetan baina... egurra!
@izaro Sakon-sakona ez! Hondoa ikusten ez denean beldurra ematen dit! 😜
Atzo ikasittakua: "garaixa" eta "arnaga" ez dittuk sinonimuak. XVII mendeko euskal zapore indartsuko informaziñua (dokumentuetan "horreos y arnagas" aittatzen dittuk, ez ei dok erderazko ordainik agertzen). https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_garaiak#Arnagak
Marcel Proustek madalenenakin moduan, nik besapeko usaiñakin 30 urte atzera egin dot. https://eibar.org/blogak/orakulua/beste-porroustada-bat-kalzarp-hussein-oltimes
@zaldun Eta gai irrelebanteei buruz orrialdeak idaztea, edo deklarazioak egitea. 😜
@zaldun Egia, belarra (eta ez beharra). Interpretazioaren lurralde pantanosoan ez naiz sartuko. 😀
@gontxatorre Atzo Lekeittion bebai!
@protoeuskaldun Zer erabili: "Umeak negarra, eta euskalgintzak beharra" esakera? ;-)
Freskerak eta katazuluak laster desagertuko dirazenez, hamen Lekeittioko kalietan ikusi leikiazenak. https://eibar.org/blogak/orakulua/freskerak-eta-katazuluak
Sosolako aittajaunan irakaspena, ume negartixei. https://eibar.org/blogak/sosola/bi-txori-tiro-batez
@dabidnet Lotsagarria baina polita benetan. Horrelakoak birziklatzearen alde.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana