Xiberotarrezko elkarrizketen hirugarren podkasta. Beharrien gozagarri! https://podcast.ausha.co/xiberokazt/iturriagaren-elestaldiak-10-11-12-13
Ander eta Maite Arroitajauregi: Eibarko Kili Kolo antzerki taldeko, Gazte Asanbladako eta Matrallako irratiko aspaldiko lagunak, apartekuak bixak. https://www.naiz.eus/es/info/especial/20210718/musika-bizitzen-musika-tresnei-bizia-ematen
Arabako elizatxo ezezagunak ezagutzeko aukera ona. @luistxo ere inpresionatu duten bisitak, eta asko esatea da hori! 😜 https://sustatu.eus/luistxo/1626766587
Zubiburuko kueban, #speleo saguzar artian. Barruan bizi dirazen familiak ondo ( Rhinolophus hipposideros eta Rhinolophus ferrumequinum) eta kanpuan, basuan, beste batzuk dabiz (Myotis emarginatus edo Miniopterus schreibersii, ez nago seguro).
Guraso batek umiari emondako azalpen pedagogiko aboziñaua, nere belarrixekin ointxe entzunda: "Bidea zebra bidetik pasatu behar da. Hemendik pasatuz gero, auto batek harrapatzen bazaitu, ezin duzu protestatu. Baina zebra bidean harrapatzen bazaitu, arrazoia zurea da". 😂 Ez dot umian arpegixa ikusi, baiña EDERRA ARRAZONAMENTUA!!
Badakizue nundik datorren "mendebal" berbia? 😉 Gaskoia da: vent d'aval. Aval = errekan behera. Amont = errekan gora. Gaskuñako kostan (Lapurdi barne) aval = oeste. Beraz, oesteko haizia errekan behetik gora datorrena da: vent d'aval. Eta esteko haizia, mendittik itsasoradatorrena: vent d'amont. Bizkaixan eta Gipuzkoan errekak ez dake norabide hori, baiña itsasgizonen eragiñez, terminua (mendebala) bardin erabiltzen da. Baitta Espainian be.
EAEko lehendakarixak Espainiakuari maskarillak uneoro erabiltzeko eskarixa egin detsan honetan, gai horri buruzko gauzatxo bat freskatzia komeni da. http://abante.eus/kostako-bidetik/ Onezkero jakin bihar genduan, baiña…! Pedagogia gehixago erabilli, eta porra gitxiago.
Minaren aurrean jarrera nola moldatu dezakegun adibide ona da te katilu beroarena. #fisioterapia #zientzia Katilu normal bat agian bat-batean askatu eta erortzen utziko dugu; baina katilu garestiarekin, erantzuna desberdina izaten da: seguraski mahai gainean utziko dugu, gero eskuak astinduz eta hatzamarrei putz eginez. In: GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. Physiotherapy Pain Association.
Problemón. Nork egingo du atzera "langileriaren konkista" horretan, batzuen protesten eta besteen aprobetxatzeko gogoaren "su-gurutzatuan" sartuta??? #fisioterapia In: GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. Physiotherapy Pain Association.
Guateke xelebria: Vangelis tekladuetan, Demis Roussos mikro/baxuan, Lukas Sideras perkusiñuan (Aphrodite's Child, Lille 1968) https://youtu.be/w0w6Cpmvf7U?t=1566
Cowboy Smithy diputatu nagusia pozik izango da. Kezka bat gutxiago! 👌 https://blogak.argia.eus/beranduegi/2021/07/14/basque-village-language-academy-for-basque-cosmopaleton-acronyms-sortu-du-basque-jaurlaritzak/ "Basque Village Language Academy for Basque Cosmopaleton Acronyms sortu du Basque Jaurlaritzak"
"La Gloriosa" urtietako hidroterapia esku liburu batekin. http://runeberg.org/htjanvis/index.html #fisioterapia
Pio Barojak Londresen eginiko egonaldixa: sordidotasunan billa, eta anarkistekin kontaktuan. http://www.agenteprovocador.es/publicaciones/baroja-en-busca-de-jack-el-destripador
Any swedish speaking here? I'm translating this Wikipedia article to basque, and have a question about the personal pronouns of the paragraph that starts "Brandt var humorist..." https://sv.wikipedia.org/wiki/Thure_Brandt More precisely, I would like to know how many kind of pronouns do you have for the 2nd person: are they only two, "du" (informal) and "ni" (formal)? Or, is there something as in basque, where there are three pronouns: "hi" ("you" informal), "zu" ("you" formal) and "berori" ("you" very formal)?
Espezie barri bat ezeze, animali GENERO barrixa deskubridu da... Bizkaixan! 😲 #speleo #zientzia https://bioespeleologia.blogspot.com/2021/07/nuevo-genero-y-nueva-especie-de-opilion.html
Kasuari buruz egin dogun “gaztelu mentala” eraisten deskuen pazientiak (jarrerak, komentarixuak…) ez deskue papelak galdu eragin bihar. Gure erantzunak gauzak gehixago korapillatu leikez, edo kasua soluziño bidian ipiñi… #fisioterapia In: GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. Physiotherapy Pain Association.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana