Babes neurrien aplikaziño egokixak heldutasunakin, eta "kontrol lokus" kontzeptuakin zerikusi haundixa daka. http://abante.eus/kontrol-lokusa/
Kantu hau gero eta gustorago entzutzen dot. Montevideoko girua, eta kandombe-perkusiño berezi hori! https://youtu.be/juyTcWf8SX8 Calle Yacaré (Roberto Darvin)
Paltzuaran (Nabarniz) lehelengo #speleo sekuentzia. http://actualid-ades.blogspot.com/2021/07/paltzuaranen.html
Bandres Bidaiarien Txokoak, Josu Iztuetak eta konpainiak Felix Ruiz de Arkauteri eginiko omenaldia, Erronkariko San Marti Harrian, gaur gauean (2021-VII-24). #FelixRuizDeArcaute #speleo
Epa @izaro eta beste xakezaleak. Lichess-en jokatzen https://lichess.org/ beti ordenagailuaren kontra aritzen naiz. Ez naiz ausartzen pertsona baten aurka jokatzera, nere ustez txarra naizelako (ordenadorearen kontra 3. mailan nabil, eta oso gutxitan irabazten dut). Ongi al nabil? Zer gomendatzen didazue, ordenadorearen aurka segitzea, edo pertsonekin saiatzea?
Zeledrone: Jaitsiera kablerik gabe egiteko gai den Zeledon. #hitzokei
Erredios, aspaldiko egunik produktibuenak #fisioterapia arloan. 💪
Xiberotarrezko elkarrizketen hirugarren podkasta. Beharrien gozagarri! https://podcast.ausha.co/xiberokazt/iturriagaren-elestaldiak-10-11-12-13
Ander eta Maite Arroitajauregi: Eibarko Kili Kolo antzerki taldeko, Gazte Asanbladako eta Matrallako irratiko aspaldiko lagunak, apartekuak bixak. https://www.naiz.eus/es/info/especial/20210718/musika-bizitzen-musika-tresnei-bizia-ematen
Arabako elizatxo ezezagunak ezagutzeko aukera ona. @luistxo ere inpresionatu duten bisitak, eta asko esatea da hori! 😜 https://sustatu.eus/luistxo/1626766587
Zubiburuko kueban, #speleo saguzar artian. Barruan bizi dirazen familiak ondo ( Rhinolophus hipposideros eta Rhinolophus ferrumequinum) eta kanpuan, basuan, beste batzuk dabiz (Myotis emarginatus edo Miniopterus schreibersii, ez nago seguro).
Guraso batek umiari emondako azalpen pedagogiko aboziñaua, nere belarrixekin ointxe entzunda: "Bidea zebra bidetik pasatu behar da. Hemendik pasatuz gero, auto batek harrapatzen bazaitu, ezin duzu protestatu. Baina zebra bidean harrapatzen bazaitu, arrazoia zurea da". 😂 Ez dot umian arpegixa ikusi, baiña EDERRA ARRAZONAMENTUA!!
Badakizue nundik datorren "mendebal" berbia? 😉 Gaskoia da: vent d'aval. Aval = errekan behera. Amont = errekan gora. Gaskuñako kostan (Lapurdi barne) aval = oeste. Beraz, oesteko haizia errekan behetik gora datorrena da: vent d'aval. Eta esteko haizia, mendittik itsasoradatorrena: vent d'amont. Bizkaixan eta Gipuzkoan errekak ez dake norabide hori, baiña itsasgizonen eragiñez, terminua (mendebala) bardin erabiltzen da. Baitta Espainian be.
EAEko lehendakarixak Espainiakuari maskarillak uneoro erabiltzeko eskarixa egin detsan honetan, gai horri buruzko gauzatxo bat freskatzia komeni da. http://abante.eus/kostako-bidetik/ Onezkero jakin bihar genduan, baiña…! Pedagogia gehixago erabilli, eta porra gitxiago.
Minaren aurrean jarrera nola moldatu dezakegun adibide ona da te katilu beroarena. #fisioterapia #zientzia Katilu normal bat agian bat-batean askatu eta erortzen utziko dugu; baina katilu garestiarekin, erantzuna desberdina izaten da: seguraski mahai gainean utziko dugu, gero eskuak astinduz eta hatzamarrei putz eginez. In: GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. Physiotherapy Pain Association.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana