Erakutsi berriagoak

Elhuyar Hiztegia, nere idazlanetan ezinbesteko kontsulta-tresnia, barriztu egin dabe. sustatu.eus/1631702582

Irudi honen kalitatezko bertsio bat nahiko nuke, argitalpen batean erabiltzeko. Ahal bada librea, baina ordaintzeko prest ere banago. Ahüñemendi aldea da, Frantzia aldetik. Inork ba al daki non eskuratu dezakedan horrelakorik? (ipini dudan irudi hau Institut Géographique National-aren mapa baten argazkia da).

Askotan gertatzen dana: arnas zera baiño zaharragua da, baiña pandemiari aurre egitterakuan bere garrantzixa begi bistan geratu da. abante.eus/arnas-fisioterapia-

Valenciatik gogoratzen dot, iñoiz gaupasia Malvarrosako hondarrian amaittuta, hariatzan egoten ziran kañabera hondakin eta ule-pelotillok atentziñua deittu izan zestela. Kañaberak badakitt nundik zetozen, baiña pelotilla misteriotsuon jatorrixari buruz ez dakitt ezer. Oin, Mallorcan, barriro topau dittudaz ur ertzian. Iñok ba ete daki ze arraixo dirazen? Cc @gontxatorre

Irakorri dozue Paulo Coelhoren ezer? Nik oin amaittu dot liburu bat, eta... gehixago irakortzeko gogua kendu jata! eibar.org/blogak/orakulua/jent

Jon Etxabe abade burrukalarixak Lleidako Miracle monasterixuan egindako azken urtia be ez zan gozua izan: "konkordatuko" tratua amaittuta, kartzela normalera pasatzeko arriskuan zeguan (50 urteko kondenia betetzen segitzeko) eta denpora hori balizko igesaldixa prestatzen ibilli zan. Kontakizun bizi-bizixa, benetakotasunan plusakin, sasiko bizitzia zer dan erdi irudikatzeko baliotsua.
eibar.org/blogak/etxabe/miracl

Erakutsi haria

Kirolari gazte batek izandako istripuaren barri izanda, oroitzapen zahar batzuk berpiztu jatazen. abante.eus/inaxio-kojua/

Prisa barik eta gozatuz irakortzeko. Ikusiko dozuen legez, Jonen idazkixak sare sozialetan nagusi dan larrittasunetik kanpo dagoz. Beste mundu bateko kontuak dira, mundu patxadatsua eta ederra.

Erakutsi haria

"Lehenengoz aurkitu naiz, auto bila ateratzean, kalean zutik, eskuak lotu gabe, inolako mugarik gabeko lurralde zabala aurrean nuela. Sentipen estrainio bat eragin dit." Kartzelatik urten barri dan pertsonian begirada garbixa eta harritua izaten da. Hamen Jon Etxaberen "mundurako birjaiotza" eder ederra, Burgosko prozesuan ostian 7 urte kartzelan egin eta gero. Kurtsibaz 1970. hamarkadako oharrak, eta letra normalez iruzkin gaurkotuak. eibar.org/blogak/etxabe/miracl

Guzurretako eraso homofobua salatu daben morroi hori. Berez ez da hain arrarua pertsona batek guzurra esatia, eta gero atzera egittia. Baiña kontua (komunikabidien eragiñez) kaletarren artian zabaldu izana larrixa da: "populatxuak" errez egitten dau elkartasun absolututik lintxamendurako pasua. Ez dira gitxi halako egoeran bere buruaz beste egin izan dabenak.

Medikuntzian pertsonalizaziñua: bistan da jente askoren luzaroko biharra dagola hamen. Baiña baietz bateronbatek kafe-orduan entzundako zeozekin dana haizia hartzera bialdu? zientzia.eus/artikuluak/mediku

Zenbat iraungo leuke halako poltsa-pakete batek (txakurren kakak jasotzekua) gure herrixan, bateronbatek etxera eruan arte?

Abioyian maleteruetan, maletak baiño ensaimada gehixago. Batzuek zortzi-hamar daroiez!😮.

Nik autokarabanen kontrako aurreiritzixak dittudazela . Baiña badirudi arazua EH-ko eredu turistiko zaharkituan egon leikiala, ibilgailluotan baiño. Eskerrikasko ikuspegi barri bat emotiarren, tokaio! sustatu.eus/1629719648

7:00etan, kaliak ixilik dagoz. Palmatik urtetzen diharduen hegazkiñen urriñeko burrundaria (5 miñittutik behin, bataz beste) eta kalatxorixak; besterik ez da entzutzen. (argazkixa 8:00etakua da)

Kasoren baten, armozatzen dagozen hoteleko bezeruen inguruan ipiñi da bidegorrixori.

Balena tontorrian adibidez, baso haundi bat ikusten da, dorre defentsibo baten inguruan. Txalet bat ikusten da, baiña lagata dagola dirudi; basora ezin da sartu, imajinatzen dot babesgune izendatuta dagolako. Ondo onduan, hotelak eta etxebizitzak erreskadan, uretaraiñok ixa ixa. Eta hondar onduan, gauza kurioso bat: "Alua Hawaii" (sic) hotelari kendutako ur ertzeko zati bat, erabilpen publikoko piszinekin.

Ezagun da (eta pozten nau) kostaldian erabilpen publikua berreskuratzeko saiakerak dagozela. Boom turistikuan urtietan joeria eraikin pribauak kostia "jatia" izan zan (etxe partikularrak, hotelak...). Leku askotan hala dago ondiok, baiña leku honen inguruan mobitzen ikusi dotenangaittik, bateronbat (ingurumen arloko teknikuak, imajinatzen dot) horri bueltia emon nahixan dabil, eraikiñoi "okupautako" lurrak kentzen, edo euren inguruan bidegorri tipokuak eregitten. 1/2

Itsasua politta, penia cayetanuen enbarkaziñoz beteta dagola, bistiari traba egitten.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea