20 lagunek azterketa egin,
gainditu bakarra 5.15-kin
Haiek ez dakit, nik badut zerri bueltak eman.π
PD: Hau ere bada gure lanbidearen parte.
@galaipa Eskerrik asko animoengatik.
Ez dut irakasle gogor izateko asmorik, zuzenketetan olentzero lanean jardun dut puntuatzeko garaian.
Guri irakasle batek esaten zigun " Gutxieneko esforzua ados, baina pilota txapa gainean uztekotan"
@AVU_Osoro
Agian ez da esan nahi nuena ulertu π
Idatzi eta gero laburtu behar izan dut 400 karakteretan sartzeko ta...
Mezuan jartzen nuena ez dut nik pentsatzen. Gure irakasle (edo agian ebaluatzaile hobeto) baten jarrera zen hori. Nire ustez okerra.
Zure kasu zehatzean sartu gabe, horrelakoak irakaslea (ere) zerbait gaizki egiten ari den seinale izaten da nire ustez. Batez ere behin da berriz errepikatzen denean.
@AVU_Osoro
Beraz animo mezua baino zuk deskribatzen zenuen egoeraren aurrean irakasle batzuek duten jarrerari kritika zen π€
Ezagutzen ez zaitudanez ezin jakin talde hortakoa zaren π Zuzen banabil animo asko! Jeje
@AVU_Osoro Antzerako urtea izan da niretzat ere, eta oso gogorra den arren uste dut ikasleei azaltzen saiatu behar garela maila minimo bat dagoela, gainditu behar dutena. Animo!!
@txerren @AVU_Osoro Ni ere mezu honen edukiaren alde. Minimoak zuk markatu behar dituzu, eta bertara iristeko baliabideak eman. Baina lana egitea, eta arazoren bat badute aurrera jotzeko galdetzea beraien ardura dira.
@RiverRock @AVU_Osoro Hori da. Eta gero ez dela ezer gertatzen suspenditzeagatik. Esperientzia formatiboa izan daiteke.
Askoz okerragoa iruditzen zait "benga, denak aurrera" jarrera. Denontzat.
@txerren @AVU_Osoro Gero eta gehiago ikusten den jarrera, Benga, denok aurrera. Sistemak berak ere saritzen duena, bide batez.
@txerren @RiverRock nik 2.BUP errepikatu nuen, primeran etorri zitzaidan zaplastekoa.
@RiverRock @txerren nik ardura badut, baina ariketak egin gabe, ruffini, zatiki algebraikoak,...
Esango nuke ezin dela bapatean ongi egin
@AVU_Osoro @txerren Ardurarena, ulergarria. Baina irakaslea bidelagun da, ez bidea egiten duena. Erantzunkizuna beraiena da, alegia.
@txerren oso oso oso esfortzu gutxi egiten dute.
@AVU_Osoro Bai, ezin dut orokortu, baina esango nuke hori dela jarrera prestigiotsua, bai.
@AVU_Osoro @txerren eta gainditu gabe ere, gehiegi kezkatu gabe, ala? Nik behintzat hala ikusi ditut espero baino gehiago azkenaldian. Guztia gehiegi inporta ez balitzaile bezala...
@miren @AVU_Osoro @txerren #NoMeRenta
Eta horrela dena
@RiverRock @AVU_Osoro @txerren total. Eta ulertuko nuke #NoMeRenta hutsa balitz, hau da, interesa beste nonbait izango balute eta ikasketak tramite/eginbehar soil bakarrik. Baina inpresioa dut beste alor guztietan ere antzeko dabiltzala... bizitzarekiko desinteres orokortu bat.
@miren @RiverRock @AVU_Osoro Nire esperientzia pertsonala irakasle bezala ez da horrelakoa izan. Ez dut nihilismo edo pasotismo bitalik igarri, bai ordea bezero mentalitate hazkorra (ordaintzen dut -edo norbaitek ordaintzen du nigatik- beraz emaitza nahi dut: aprobatua).
@AVU_Osoro zergatik izan diren emaitzak jakitea garrantzitsua izan daiteke. Izan ere, ikasleriaren bidelagun ona izatea beharko luke irakasleak xede. Nik, ama naizene heinean, eta alaba DBH2 egunero etxean ikastetxeko lanak egiten laguntzen dudan heinean, gero eta utzikeria handiagoz dakusat irakasleria.
@AVU_Osoro (jarraipena)
Izan ere, nla ulertu bestela egun berean ikasgai bat baino gehiagoren azterketak izatea? Iaz, bizitu genuen eskandalagarriena, adibidez, hauxe: egun bakarrean 3 azterketa eta aurkezpen bat. Aurten, antzera, bi azterketa zituzten egun batean egin dute saiakera aldaketa egiteko eta hara non irakasle batek esaten dien: ez ikasi beste ikasgaia eta kito. π
@AVU_Osoro. (jarraipena)
Nolanahi ere, animo eta ea emaitzak hobetzeko trikimailuak bidean (edo ikasprozesuan) topatzen dituzun. Ziur hortik emaitza hoeai etorriko direla gero.πͺπͺπ
@Maiderbarandiaran Nik etxekolan oso gutxi bidaltzen dut, klaseko denbora ez dute baliatzen. Azterketa prestatzen laguntzeko eskaintzen diegun ariketa sorta ez dute ikusi ere egiten askok.
Azterketa bakarra zuten.
@AVU_Osoro Ikasleak alferrak dira definizioz, eta ahalik eta esfortzu txikiena egiten dute. Oraingoan ez da nahikoa izan, eta harrapatu dituzu, irabazi diezu. Zuri ezin dizute ziria horren erraz sartu. Negar egitera badoazkizu esan lan txarra egin dutela, eta (abisatu bezala) lehenago hasi behar zutela ikasten. Irakasle gogorren eskalan maila bat egin duzu gora, eta orain ikasleek beldur pixka bat gehiago dizute.
Ziur ez dela zure kasua, baina hori pentsatuko luke burura datorkidan batek π