@jogerka @mikelgs Frontoi hau ere ligan sartuko dute? 😉
https://www.berria.eus/bizigiro/harribitxi-bat-oskol-barruan_2122135_102.html
@gontxatorre @jogerka @mikelgs Ederra litzateke
@AVU_Osoro @jogerka @mikelgs Ayuso epaile...🤣
@gontxatorre @jogerka @mikelgs Ta bere ingurukoak artekari...😂😅
@AVU_Osoro @gontxatorre @mikelgs Eramanekoek negozioa ikusten badute laster antolatuko dituzte funtzioak bertan
@jogerka @AVU_Osoro @gontxatorre hormak Red Bull irudiz betetzen ez badituzte ados...
@mikelgs @jogerka @gontxatorre horrekin zalantza, babesle horri esker pilotariek jasotzen badute ni ados. Enpresak, telebistak.... Jasoko badute artisten kontura 🤮.
@AVU_Osoro @jogerka @gontxatorre justu Red Bull aipatu dut Goiko puntistak pixkat urrutiegi eraman duelako publizitatea. Xisteraren punta apaindua egotea bueno, guay eta guzti iruditu ahal zait, baina partiduaren ondoren beti lata bat edaten agertzea ez zitzaidan gustatzen. Besterik gabe.
Dirua edonondik etorrita ere, jokalariei nola ordaintzen zaien publiko izan beharko lukeela uste dut. Denei oinarri bat eta garaipenekin extra izatea adibidez. Baina duina eta zaleok jakitea zenbat.
Publizitateren menpeko mundu batean (eta ez naiz bakarrik kirolaz ari), ni ez naiz nor inori nola jokatu behar duen esateko. Nik bakarrik dakit nik neuk zer egingo nukeen, eta hori ere modu hipotetikoan diot, inoiz ez dudalako aukera hori izango. Alde guztietatik publizitatea badago, norberak lortutako soinean eramateko arazorik ez dut ikusten.
Marka hori nik ere ez dut gustuko, baina beste bat baino ez da. Seguru nago nik neuk hori baino marka txarragoa eraman dudala (arropa marka batzuei begiratuta, adibidez)
Ez dakit soldatarenak nola funtzionatzen duen. Beharbada, zuk esaten duzun moduan da (bakoitzak lor dezakeen beste diru-sarrerak aparte)
@gontxatorre @AVU_Osoro @jogerka soldatarena nola den ez dakit, egunen batean baldin badakizue esan. Pena litzateke jokalariek elkarrizketa indibidualak izatea enpresarekin. Konbenio modukoa egitea zintzoagoa litzateke. Eta horrekin ez dut esan nahi denek berdina kobratzea, baizik eta joko-arauak berdinak izatea denentzat. Gero garaipenekin (hain justu kirol arloan) logikoa iruditzen zait gehiago kobratzea. Askoz gehiago ere ez da behar, nire ustez.
@gontxatorre @AVU_Osoro @jogerka eta publizitatea "alde guztietatik" dagoela esan duzu, baina muga bat ere jarri ahal zaio nire ustez. Frontoiko hormetan zenbat eta zer ez onartu, arropa eta xisteretan zenbat onartu...
ETBko elkarrizketara produktu batekin joatea itsusia da. Ez zitzaidan gustatuko ezta zesta punta orokorrean babesteko balitz ere, baina suposatzen dut irabazi pertsonalak zirela horiek. Ikusle bezala bakarrik hitz egin dezaket, eta kontra hitz egiten dut. 😇
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel eta insalus/alzola....ur botila batekin atera ezkero? demagun eraman enpresak babeslea alzola ura duela, neri ez dit traba handirik egiten.
hori bai, kamixeta babeslez beteta edukitzea ere ez. Estetikoki ez da polita eta markentzat ere babesle entsala baten egotea ez da eraginkorra.
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel zein literala zaren, ez zen nire asmoa botilako uraren apologia egitea.
Goikok potoa darama, barruan zer duen auskalo (ez naiz dopinaz ari).
@AVU_Osoro @gontxatorre @jogerka ah! Ironia baldin bazegoen ez dut harrapatu 😅