Antza EHn, orain (2025) konturatu da jendea, Dragoi bolan sexismoa dagoela eta egun onartzen ez diren zenbait pasarte daudela.
Aldi berean jo ta su aldarrikatu da itzuli behar zuela Dragoi bolak.
Kantatu ta txistua jo ezin da.
@AVU_Osoro pasarte? Iratxo Dortoka pertsonaia osorik ezabatu beharko lukete... Nik gogoan dut gizon lizun nazkagarria iruditzen zitzaigula orduan ere, kontzientzia feminista askoz txikiagoa izan arren.
@cartonve @AVU_Osoro ba etb1ek bota zuen bertsioa berez zentsuratuta dago.
Merezi du @Euskalencodings -ekoak berrikusteak, zer kendu zen (eta zer ez) ikusteko. Benetan interesgarria da.
@cartonve @AVU_Osoro @Euskalencodings (zentsuratutako zatiak ez ziren euskara bikoiztu eta hortaz japonieraz daude jaja)
@txerren Iratxo Dortoka are nazkagarriagoa zen, orduan? 😅 Ene... @AVU_Osoro @Euskalencodings
@cartonve ez duzu imajinatzen XD @AVU_Osoro @Euskalencodings
@txerren @cartonve @AVU_Osoro @Euskalencodings
Aizue, eta zergatik kendu dituzte euskarazko kantak??!!
@aazpilikueta hori entzun dut, openinga japonieraz dagoela. Hala da?
EHko ereserkia ez ofiziala euskal irrati telebistak ezabatuta :D
@txerren Openinga eta amaiera japonieraz dago, baina Toieik aginduta dagoelako
@Lastotxapel @txerren Joe, ba kanta horiek Euskal Herriko kultur ondarearen pieza garrantzitsuak dira.
@aazpilikueta @Lastotxapel guztiz ez ironikoki eta erabat ados.
@aazpilikueta Egia, orain haurrek abesti horiek ikas ditzaten, eskerrak youtuben daudela. Bestela euskalecondingsen daude atalak ere, baina sentzura gutxiagorekin.
@Lastotxapel Toei animationek aginduta? guau
@txerren Hori azaldu zuten maratoian
@txerren eta kasualitatez, badakizu Aralerekin ere zentsurarik egon ote zen? Ze bere aitaren obsesio eta erreakzioak Pinguino herriko irakaslearekin ere... 🫣 @AVU_Osoro @Euskalencodings
@cartonve @txerren @AVU_Osoro @Euskalencodings norbait prest hau euskaratzeko? https://en.wikipedia.org/wiki/Master_Roshi#Reception_and_controversy
@AVU_Osoro ez dut esan nahi ezabatu behar denik, baina harritzen nau Son Gokurekiko lilurak erabat estali izana, duen seximo hain agerikoa. Iratxo dortokarena higuingarria zen orduan ere.
@AVU_Osoro Emakumeek daukaten papera eta indarkeria mailak ere (europako bertsioan odol eszena batzuk zentsuratuta bazeuden ere) jakinekoa izan beharko luke. Zenbat aldiz errepikatu zituen atalak ETB1ek jarraian auskalo zenbat urtetan zehar?
Nostalgiaz gogoratzen ditugun beste hainbait marrazki ere berrikusi ditu norbaitek gaur egungo betaurrekoz? Arale, esaterako? Ikusi beharko lituzkete bada...
Ze mundutan bizi da jendea?
@urtzai erabat ados.
@urtzai @AVU_Osoro agian arazoa da zuk diozuna. Nostalgiaz eskatzen da nor bere belaunaldia markatutakoa. Bikoizketa eredugarria izan zen, eta euskarari bulkada handia eman zion. Agian Makusi ez da leku aproposa, haurrei zuzendurik baitago haiek oraindik ez dutenean kritikotasunik ikusteko aukerarik. Nork nahi/behar zuen Dragoi Bola? Ez dago marrazki/serie berririk botatzeko aukerarik?
@AVU_Osoro sexismoa marrazki bizidun japoniarretan?!
Egiz ari haiz?!
@GariGaraialde Dragoi bola bakarrik ezagutzen dut😅☺️
Onezkero beste marrazki bizidun batzuk sortuko ziren Japonian*, txukun itzulita (hau da sosak mahai gainean) gaur egungo belaunaldiak marka ditzakeena,ez? Oso pobrea iruditzen zait 6/7 belaunaldi euskarazko marrazki bizidun berdinekin SOILIK haztea.
*Berdin zait herrialdea, EH izan daiteke noski.