Eta zuek zein mezularitza tresna erabiltzen duzue?
Gure gomendioa > @delta
+ Euskaraz dago.
+ Banatua segurua da.
+ berehala ulertzen da eta erabiltzeko oso erraza da.
+ Burujabetzarako aukerak ematen ditu.
+ Euskal komunitatea sortzen ari da tresnaren inguruan.
Informazio gehiago: https://delta.chat/eu/
@Teks Deltara pasa nahi dut baina ez dakit ea baden zerbitzari aktiborik euskal herrian. Oraindik ez bada sortu, zein erreletan sartzea gomendatuko zenukete? Eskerrik asko!
@trikuxabi @Teks kaixo! Oraindik ez dugu kanpaina publikorik abiatu, baina badira hilabete batzuk deltachat.eus jarri genuela. Erabili lasai!
@abaraska @trikuxabi @Teks nola alda dezaket errelea? Qr bidez egiteko modua ikusi dut baina besterik ez
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks Kaixo nik (luberri linux) ordenagailuan ez dut lortu ez eguneratzea eta ez .eus jartzea. Eskerrik asko zuen lanagatik.
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks badut bai, ordenagailuan, DC "orokorrean" esango nuke.
@AVU_Osoro @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks eta ordenagailuan (internet nabigatzailean) klik egiten baduzu https://deltachat.eus orriko botoi urdinean, ez dizu irekitzen DC aplikazioa?
Bestela, ea bide honekin:
DC programa ireki
Ezarpenak
Aurreratua
Erreleak
Ea errelea gehitzeko aukera ematen dizun... esango diguzu!
@AVU_Osoro @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks ea ba lortzen dugun Aitorri ere laguntzea.
Lehen galderak, baduzu sortua DC erabiltzailerik dagoeneko? Mugikorrean edo ordenagailuan?