Sorkuntza lanak @creativecommons@twitter.com bidez lizentziatzerakoan, gatazka txiki bat topatu dut, sarri, lan eratorriak baimendu edo ez baimentzearen inguruan. (Haria⬇️⬇️)
Lan eratorriak baimentzearen aldeko jarrera hartzean, kultur ekoizpena izateari ematen zaio garrantzia, eta ulertzen dut, baina neuk nire lana argitaratzen dudanean, kultur ekoizpen bat denik ukatu ezin badut ere, nire ustetan, garrantzitsuena bere funtzio informatiboa da.
Kazetaritza ekoizpenak direnez, lan eratorriak ez onartzeko aukera egiten dut beti. Zergatik? Informazioa badu helburu, foto batetik lan eratorri bat sortzeko aukerak (sinpleena litzatekena, argazkiaren berkuadrotzeak) informazio ezberdina hedatu dezake erabiltzaile berriak.
Argi dut argazkia ez dela objektiboa, ez duela gertatutakoa kontatzen, gertatutako hortatik, nik jendeari jakinarazi nahi diodana baizik. Horregatik aukeratu dut argazki zehatz hori erakustea.
Gainera, lana, ekoizpena, argazkia eta argazki-oinak osatutako batasunari ematen diot. Ez da argazkia lizentziadun produktu bat eta argazkioina beste bat, bere lizentziarekin.
Irudiak, berez, ez du deus kontatzen, iradoki egiten du, eta informazioa izan dadin, testuingurua argituko duen hitzen beharra du; hori da argazki-oinaren funtzioa.
Horregatik, argazkia eta argazki-oina banandu ezinezko unitatetzat hartzen ditut nik. Bien baturak osatzen dute nire kontakizuna. "IHSko boluntario bat, Gurutze Gorriak kalean utzitako migrante bati txokolate beroa ematen"
Beraz, edonork, nire lan bat lizentzian onartuta ez dagoen modu baterako erabili nahiko balu, nirekin harremanetan jarri eta adostasun batera iristeko aukera beti dago zabalik.
Adostasunak, erabilerarekin izango du zerikusi gehiago, erabilerarengatik ordaintzearekin baino.
Beraz, edonork, nire lan bat lizentzian onartuta ez dagoen modu baterako erabili nahiko balu, nirekin harremanetan jarri eta adostasun batera iristeko aukera beti dago zabalik.
Adostasunak, erabilerarekin izango du zerikusi gehiago, erabilerarengatik ordaintzearekin baino.