Izugarria iruditzen zait nerabeei 'segurtasunari' buruzko oharrak emateko pistolaz armatutako poliziak joatea institutuetara.
Izugarria Jaurlaritzaren aldetik, bidaltzeagatik, eta izugarria PioBaroja institutuaren aldetik, onartzeagatik.
Izugarria ere, ikasleen gehiengoari normala iruditzea klasean polizia armatua sartzea.
@GariGaraialde seme-alaben ikastolan berdina egin zuten. Eta gazteleraz.
@txapisotegi @GariGaraialde nireenean ere, berdin. Ondoren nire semeak galdetu zuen ea zergatik eraman behar zuten poliziek pistola gai hori jorratzeko, ez zuela ulertzen. OOGko kide batek kontatu zidan sekulako lotsa sentitu zutela galdera hori haur batengatik entzutean. Baina berandu.
@txopi @txapisotegi Eskolak erabaki zuen, Hezkuntzak doan eskaintzen zuen zrbitzuari uko egin eta hitzaldi horiek elkarte pribatu bati kontratatzea, ordainduz.
Ez zieten beste aukerarik eman.
Nire kexua EHIGEri adierazi nion, haiek ere ez zuten logiko ikusten polizi armatuak ikasgelan sartzea, baina ez dakit zerbait egin/lortu zuten.
@txopi @txapisotegi Oraingoan erdi-pozik geratu naiz, semeak, armatutako poliziak ikustean, irakasleari esan baitzion bera ez zela hitzaldira sartuko.
Den-dena ez dugu gaizki egin!