@birasuegi Nik ez dut momentuz probatu eta ez dakit kontzeptua atsegingo dudan, baina hitza gorroto dut. Euskarazko hitz bat behar dugu.

Nik arrastipasa/arratspasa/arraspasa proposatzen dut.

@ileturia Ados euskarazko hitza behar dugula, arrastipasa gustatzen zait.

Kontzeptuaren materializazioa oso gustoko dut bestalde 😉

@GariGaraialde @ileturia Labur azalduta zera da, arratsaldera emandako gau-giroko festa, taberna batean eta dantzarako musika eta gogoarekin.Batzuk belaunaldi artekoak izaten dira, baina ni egon naizen gehienak 40-60 urte arteko jendearenak. Ikusi izan dudanagatik tinder presentzial funtzioa ere izaten du 😅

@birasuegi @GariGaraialde @ileturia Mediterraneoa adanistikoki deskubritzen. 1987-88 an 16 urterekin guk besterik egiten ez genuen eta... 😂

@txikillana @GariGaraialde @ileturia bai, Salou 40 urterekin. Ez da erabat adanista, nostalgiatik eta epikureismotik asko dauka, gaur egungo gizarte-ohitura-aukeretara egokitua.

@GariGaraialde @birasuegi @ileturia
XXI. mendeko afari-merienda, etxean edo elkartean egin ordez, tabernetan egiten dena.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea