Egun hauetan izugarri hedatu da Maximilien Lamyk egin duen azpiko argazkia, eta berarekin batera zabaldu da turismoaren eta orokorrean gizartearen aurkako mezua, espektakulo bat bailitzan, trajedia bati so dauden turista bihotzgabeak erakusten dituelakoan.

Baina hala da?

Jarraitu

Irudia zinez da erakargarria. Hondartzako horiek nor diren galdetzera garamatza, ea zer sentitu zuten han zeuden bitartean, zergatik jarraitu zuten bertan...

Baina ez digu erantzunik ematen; beraz, ez dezagun, guk, konklusio errazegirik atera.

Argazkigilearen esanei erreperatzen badiogu, hark ere turistak ote zirenik ez zekiela esaten du.

Halako irudiak asko ikusten dira: bi plano, gertakizun bat eta, bertan parte hartzeko urrunegi dauden ikusleak, baina ezin dugu esan axolagabeak direnik.

Hopekerren hau adibidez.

Agian sutea ikustera joan dira hondartzara, kezkatuta, baina ez dute ihes egin sutea urrunegi dagoela pentsatu dutelako, ez dituela harrapatuko. Edo agian ez, agian turista berekoi axolagabeak dira, besteen desgraziekin hunkitzen ez direnak.

Baina guk ez dakigu, beraz...

Polemika honek Banda Acehko tsunamien ondoren hedatu zen polemika bat etorri zait burura: bertara erreskateak egitera joandako suhiltzaileak ageri ziren hondartzan, eguzkia hartzen edo (ez naiz argazkia topatzeko gai izan).
Izugarrizko kritika egin zieten munduaren beste puntatik Indonesiara laguntzera joandako boluntarioei, insensible batzuk zirela esanez.

2-3 egun erreskatean aritu ondoren, haien lehen atseden tartean egin zieten argazkia.

Ez zuten atseden tarterik merezi?

Lacanauko argazkiari begiratuta konfirmatu dezakegun gauza bakarra, bi pertsona direla hondartzan, eta lakuaren beste aldean izugarrizko sute bat dagoela.

Beste guztia espekulatzea litzateke, errelatoa izorratzen badigu ere.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea