Irudia zinez da erakargarria. Hondartzako horiek nor diren galdetzera garamatza, ea zer sentitu zuten han zeuden bitartean, zergatik jarraitu zuten bertan...
Baina ez digu erantzunik ematen; beraz, ez dezagun, guk, konklusio errazegirik atera.
Argazkigilearen esanei erreperatzen badiogu, hark ere turistak ote zirenik ez zekiela esaten du.
Agian sutea ikustera joan dira hondartzara, kezkatuta, baina ez dute ihes egin sutea urrunegi dagoela pentsatu dutelako, ez dituela harrapatuko. Edo agian ez, agian turista berekoi axolagabeak dira, besteen desgraziekin hunkitzen ez direnak.
Baina guk ez dakigu, beraz...
Polemika honek Banda Acehko tsunamien ondoren hedatu zen polemika bat etorri zait burura: bertara erreskateak egitera joandako suhiltzaileak ageri ziren hondartzan, eguzkia hartzen edo (ez naiz argazkia topatzeko gai izan).
Izugarrizko kritika egin zieten munduaren beste puntatik Indonesiara laguntzera joandako boluntarioei, insensible batzuk zirela esanez.
2-3 egun erreskatean aritu ondoren, haien lehen atseden tartean egin zieten argazkia.
Ez zuten atseden tarterik merezi?