Infernuko suak harrapatu behar banaik, harrapa nazala Jon Sarasuaren ondoan.
Puntutan bezala, Puntuan ere asmatzen dik.

@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?

@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?

Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?

noticiasdegipuzkoa.eus/tribuna

@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.

@txerren @theklan
Orduan Noticias de Gipuzkoak zabalik dituen edo onartzen dituen eztabaidak zabalagoak dira Tokikomekoak baino...

@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.

@theklan @txerren
Doministiku bat eta pandemia bat bezain alderagarriak zaizkit gaiok

@Josebabarandi noski, pertsona beltzen eskubideak askoz naturalizatuago ditugulako pertsona transenak baino. @theklan

@txerren @Josebabarandi Goulden "The mismeasure or man" liburua sutsuki gomendatzen dut, arrazismo zientifikoaz eta eztabaida honen mamiaz gehiago jakiteko.

Jarraitu

@theklan @txerren
Apuntatuko dut. Baina ez dakit iritsiko naizen, egia esan. Kontu sinpleak diruditenak asko zaildu ditugun inpresioa dut. Eta dominstikuak direnak pandemia gisa tratatzen ditugu, edo alderantziz.
Baina Noticias baino zabalago nahi nuke Tokikom (eta orohar badela esango nuke).
Baina gai honetan... ez naiz gai zuen ikuspuntua barneratzeko.

@Josebabarandi nire ustez normala da, ez gara denera iristen. Baina bai proposatuko nizuke trans jendearekin elkarrizketa lasai bat, ze uste dut planteatzen dutena ez dela ulertezina. @theklan

@Josebabarandi @txerren sinplea da, bai: Tokikomek ez du transfobia argitaratzen. Homofobia argitaratzen ez duen bezala.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea