Sukaldeam, nire espezialitatea egiten... DILISTAK!! eta ni barrura esan diot "zegatik ez naiz hasten nire euskal mastodon perfilean errezeta jartzen... "

Eta hemen nago... Aurera hari laburra!

Hasteko, osagaiak:
• Dilistak: 225gr

• Ereinotza: hosto 1

• Piper berde bat

• Patata 1

• Azenario 1

• Txorizoa: gustora, ni 10 zati

• Baratxuria: 2 hortz

• Tipula: 150gr

• Ura, gatza, olioa eta piperrautsa

Eta orain bai, pausoz pauso...:

*1 - Dilistak garbitu xukadera batekin eta kazolan bota ereintzarekin eta piperrarekin (piperrari mozketa txiki bat egin puntan) eta ur litro 1ekin sua potentzia erdi-goi batetan (ni, adibidez, 9tik, 7an Jartzen dut).

2) moztu patata eta azenarioa lauki txikitan eta txorizoa laminatan eta bota kazolara ura irakiteko xorian dagoenean, jeitsi sua puntu bat eta bota koilara txiki eta erdi gatz. Eta fijatu noiz hasi den irakiten.

3) Moztu tipula zati txikitan eta baratxuria laminatan eta zartagin batetan egin (kolore pixak bat hartu arte) 5 olio koilarakadatan.

4) Atera zartagina sutik, bota koilarakada txiki bat piperrauts eta ondo nahastu.

5) Nahastu urarekin (150zl) eta irabiagailuarekin txikitu, bota kazolara eta nahastu.

6) Itxaron irakiten hasi den momentutik 45 minutu edo ordu bat pasatu arte noizbehinka koilara handi batekin mugituz dilista erra edo pegatu ez daitezen.

Eta dastatu (patata edo azenarioa hartuz) ikusteko noiz dagoen prest.

@Loko_Bortx Gauza pare bat kuriosoa egin zaizkit: piperra hainbeste denboratan egosten duzula (nik gutxiago egiten dut, zapore mikatza har ez dezan) eta patata botatzen diozula. Azken hau nire amak ere egiten zuen; lehen "betegarri" moduan egiten zuela uste nuen (patata, dilista baino merkeagoa da); baina egia da, agian, patatak salda loditzen ere laguntzen duela. Hausnartzen (eta gosez) utzi nauzu, eskerrikasko!

@txikillana
Horrela aurkitu nuen orain dela asko errezeta interneten eta, beharrak sortutako aldaketa batzuen ondoren, jarri dudan moduan gorde nuen lainoan (horrela esaten da euskaraz? 🤔).
Gaur egun, ia beti ahazten zait piperra. Eta patata, nire amak ez zuen patatarekin egiten baina horrela probati eta gustatu zidan...
Nire alalabari, emazteak eskatuta, quinoarekin egiten dizkiot eta salda nahiko lodi gelditzen da ere bai.

@Loko_Bortx Bada, piperrarena horrela da: asko egosi = mingostu. Marmitakoan, esate baterako, dena egosita dagoenean botatzen dut, bost minutu irakitearekin nahikoa. Gero sua itzali, eta atun zatiak bota.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea