RT @mirizarintxaus@twitter.com

Ez dauka eskubiderik, soldata edo ordutegia hautatzekorik ez daukan bezala. Beste kontu bat da ea enpresak hori argi esan dion (hizkuntzarena, noski, besteak seguru baietz) twitter.com/agara/status/13038

🐦🔗: twitter.com/mirizarintxaus/sta

Ematen dituzun adibideak okerrak dia. Lehenik eta behin, ez dituzu langileen eskubideak kontuan hartzen. Langileek badute ordutegi eta soldata aukeratzeko ahalmen bat, adibidez, lan-ordu murrizketa eskatzeko aukera dute eta horrek soldata eta ordutegian dauka eragina.

Badakit nik jarritako adibidea kaltzadorearekin sartuta dagoela eta ia zentzurik ez duela baina ez da zure adibideen zentzugabetasuna baina handiagoa.
Bestetik, enpresak zerbitzu hizkuntza politika bat duela eta politika horretan gazteleraz egin beharra dagoela ulertarazten duzu.

Badakizu zehazki horrela den edo suposatu besterik ez duzu egiten? Nik ez dakit baina dudatan jartzen dut, Kutxabankeko bulegoetan bezeroaren hizkuntza erabiltzeko saiakera egiten ikusi bait dut askotan, bai euskaraz, bai frantsesez eta bai ingelesez.

Jarraitu

Are gehiago, Kutxabankeko langile askori beraiekin euskaraz hitz egiteko gonbitea egiten duen pegatina txapa eta karteltxo ikusi diet, eta ez euskaraldian soilik.
Suposatu nahi dut ere, Kutxabanken hizkuntza politikak langileak bezeroarekin gazteleraz egitera behartuko balitu,

bertako sindikatu abertzaleek eta euskal eragileek kontrako kanpaina egin eta politika hori publikoki ezaguna izango litzatekela, baina ez da horrela.
Esandako guztiarengatik, Kutxabankek, bere langileak bezeroarekin gazteleraz hitz egitera behartzen dituen politikarik ez duela

suposatzen dut. Zuk badakizu zehazki politika hori inposatzen duen Kutxabankek?
Azkenik eta beste txioan esan nuen bezala, langileak bere erantzunean ez du bere jarrera inolako enpresa politikarengatik argudiatzen; zuzenean bere gazteleraz egiteko 'eskubidea' aldarrikatzen du.

Ez dakit zertara datorren bezero euskaldun batek euskaraz artatua izateko eskubidea urratu duen langile bat, ustezko enpresaren hizkuntza politikarengatik defendatzeko ahalegin hori
Badirudi edozerrekin justifikatu daitekela euskaldunok euskaraz artatuak izateko eskubide urraketa

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea