@aldakur bueno. Ezin da esan ez zaizula oraindik lana gelditzen, baina nahiko ondo dago, pantailatik ateratzen den testua kenduta
@inigoortega Bai bai. Momentuz WP kodea sartu gabe dago. WP kodea sartzean fintzen joango naiz. Baina egia da CSS Grid eta Fkexbox erabilita gauzak asko errazten direla. Azkenean arrazoia izango dute Frontend garatzaileek, frameworkak ez direla hain beharrezkoak esaten dutenean. 😅
@aldakur
@inigoortega
Itxura polita! CSS Grid eta Flexbox ikaragarriak dira bai! Ni fan handia naiz.
Txarrena da nahiko berriak direla eta beraz nabigatzaile zaharrek ez dituztela onartzen. Ditxosozko IE adibidez... Dena den, pentsatzen dut zure blogerako ez diola gehiegi axola.
Eta bide batez, desiatzen nago SubGrid zabaltzen hasteko. Oraingoz, uste dut Firefoxen bakarrik dagoela eskuragarri 😆
@galaipa @inigoortega Bai. Subgrid gainetik begiratu dut, baina ez dakit asko. Berez, subgrid edukiko bagenu Flexbox erabiltzen utziko genioke?
Bestalde, egia da nire blogerako berdin zaizkidala nabigatzaile zaharrak. Baina beti izan dut pentsakera berdina. Jendeak bere nabigatzailea eguneratuta eduki beharko luke! 😅
Gogoan dut nire hasieretan, IE baldin bazenun mezu bat jasotzen zenula en plan: "benetako nabigatzaile bat erabili" 😂😂😂
@inigoortega
@aldakur
Egia esan Subgrid ez dut probatu, baina irakurri izan dudanagatik ez nuke esango Flexen ordezkoa denik. Adibidez Gridekin askotan honen antzeko arazoa izaten dut:
Imaginatu taula bat egin nahi duzula eta zutabeak edukiaren arabera handitu edo txikitu behar direla. Grid-ekin erraza da baldin eta "laukitxo" guztiak maila berdinean badaude. Lerro bakoitza X arrazoirengatik div batean sartu nahi baduzu izorratuta zaude. Subgridek hori konpontzen du.
Ez dakit azaldu naizen 😅