Jarraitu

Cory Doctorow-en Little Brother liburua irakurtzen hasi naiz, eta bigarren kapitulua Amazoni dedikatu dio!

Ez nuen espero Cory bezalako DRMaren aurkako aktibista batek Amazon gomendatzea 😒

Pentsatu nahi dut liburua argitaratu zenean Amazon ez zela gaur dena.

(Irudian ez dago spoilerrik)

@galaipa Noizkoa da liburua? Gogoratzen naiz DBHn ginenean (alegia, historiaurrean) Kaliforniako institutu bateko ikasleekin gutun-trukea egin genuela eta nire “penfriend”-ak aipatu zidala Amazon lehen aldiz. Orduan liburu-denda online bat zen. “Nori egiten diote kalte liburuek?” pentsa zenezakeen. Eta hara non gauden 😱

@gorka_bm
Ba 2008koa da. Ikusi dudanez dagoeneko indarrez ari zen hazten, baina pentsatzen dut gutxik imaginatuko zutela zertan bihurtuko zen. Pentsatu nahi dut gaur egun ez duela horrelako gomendiorik egingo...

Zortekoak zuek! Esperientzia ederra izango zen Kaliforniara idaztea. Guk DBHn eskutitzak LHko ikasleei bidaltzen genizkieen 😂

@galaipa @gorka_bm ingelesarekin 400 orrialdetik gorako liburu bat irakurtzeko beste moldatzen ez garenontzat (akaso gehiago da nagikeria, ez naiz inoiz saiatu) gaztelaniaz aurkitu dut hemen archive.org/details/76080693Co

Eta, jo txo! Liburua irakurtzeko gogoa ziztatu didazu, ez nuen Cori delako hori ezagutzen.

Guk ez genion inori eskutitzik bidali. Behintzat, ez dut horrelakorik egin izana gogoratzen 😅

@desertorea @gorka_bm Oraindik hasi bakarrik egin naiz, baina oraingoz dezente ari zait gustatzen.

Baina aprobetxatuko dut bere "Unathorized Bread" gomendatzeko. Internetera konektatutako ogi-txigorgailu batekin hasten da istorioa. Fabrikatzaileak baimendutako ogia bakarrik erre dezake, eta enpresak porrot egitean funtzionatzeari uzten dio. Liburuak hori eta beste hainbat Iot gailu askatzeko komeriak kontatzen ditu.

100 orrialde inguru bakarrik dira (izatez liburu lodiago baten parte da eta).

@galaipa @gorka_bm
2007an produktu fisikoak online saltzeari dagokionez Amazon konpetentziaren aurretik zegoela zioen eta ordura arte oso irudi positiboa zuen: Amazon maite zuela dio, denetik erosten zuela bertan (gauza fisikoak), kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen zituela, liburuen egileei komisio onak ematen zizkiela, Jeff Bezos bere laguna zela...
Hori esan ondoren gogor kritikatzen zuen eduki digitalen inguruan hartzen hasi ziren bidea.
theguardian.com/technology/200

@galaipa @gorka_bm Interesgarria litzateke geroztik Amazoni buruzko bere ikuspegiaren bilakaera ikustea.
Nik neuk Little brother Amazonetik erosi nuen duela urte batzuk. Maiz eskatzen nituen gauzak Amazonetik, langileen lan baldintzei eta beste kontu itsusi batzuei buruz irakurri ahala Amazoneko kontua ixtea erabaki nuen arte.

@aldatsa @gorka_bm Bai, nik ere hala egiten nuen. Egiari zor oraindik duela gutxi itxi dut nik neuk Amazon Prime kontua. Urtebete edo da gauzak erosteari utzi niola, baina oraindik kontua mantentzen nuen....

Little Brother Elkarren erosten saiatu nintzen. Baina ia hilabete itxaron eta gero esan zidaten ezin zutela lortu 😑 . Azkenean autorearen webgunetik deskargatu dut (doan, ezin da erosi).

@aldatsa @gorka_bm Bere iritzia orain zein den jakin nahiko nuke nik ere. Webgunean ikusi dut ebook eta audiliburuak ez dituela bertan saltzen. Baina kopia fisikoak erosteko estekak Amazonera doaz.

@galaipa @aldatsa @gorka_bm ez dut liburu hori irakurri, 12 urte teknologiaren esparruan asko da. Gogo gehiago ditut Shoshana Zuboffen "Surveillance Capitalism" irakurtzeko (totxo galanta hau ere). Eta jarraian Cory Doctorowek Zuboffena osatzeko/erantzuteko iaz idatzi zuen hau:
onezero.medium.com/how-to-dest

Bertan, Doctorowk besteak beste hau dio: "We need to take down Big Tech, and to do that, we need to start by correctly identifying the problem."

Nola baina oraindik ez dakit 🤷

@txopi @galaipa @aldatsa Apuntatuta!

2022an irakurri beharko dut, ze aurten irakurtzekoen liburu-metak mesanotxea puskatuko dit hauetako batean 🤣

Problema identifikatzeaz, niri hau ekarpen interesgarria iruditu zitzaidan: traficantes.net/libros/neuroca Nola aldatu den industria handiarentzat ekoizpenaren zentzua joan den mendean (Toyota ereduak ekarri zuen aldaketa etab.)

@galaipa @aldatsa @gorka_bm Hori da Amazonen "abantaila", ez? Distribuzioa/logistika. Duela bizpahiru urte —gabonak oraindik ospatzen zirenean— liburu bat oparitu nahi izan nuen. Gasteizko bost liburudendatara joan nintzen eta 5 egun itxaronez gero *agian* ekarriko zidatela esan zidaten dendetako batean —besteetan ez zegoen aukerarik ere—. Arratsaldean Amazonen eskatu eta hurrengo egunean esku artean nuen. Argitaletxea Euskadikoa da.

Diskoekin gauza bera: Elkarren bi hilabete; Amazonen bi egun.

@rawr
Ados bai, tristea da baina horrela izaten da askotan.

Nik orain liburu bat aurkitzen ez dudanean todostuslibros.com webgunean begiratzen dut. Katakrakekoek erakutsi zidaten ez zeukaten liburu batengatik galdetu nienean. Liburudenda txiki pila bat biltzen ditu. Bertan erosi daiteke zuzenean, baina zuk aukeratzen duzu zein dendatan erosi.

@aldatsa @gorka_bm

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea