@aldakur Ez daude. Horregatik ez dut gustuko Mastodonen app ofiziala. @Gargron ek aitzaki moduan esaten du denbora-lerro lokal eta federatua erakustean zuk ikusi nahi ez dituzun tootak agertu ahal zaizkizula (denbora-lerro hauek kontrolaezinak direla) eta horregatik Mastodonen app ofiziala Google Play eta Apple Store-tik bota dezaketela, eta horregatik ez dituela denbora-lerro lokal eta federatua jarri... Baina aitzaki hutsa da, arazorik gabe bait daude Google Play-n Tusky eta FediLab app-ak...
https://mstdn.social/@feditips/108171048850894540
Toot honen erantzunetan dago eztabaida, eta @Gargron ek hor aipatzen du baneoaren arriskuarena...
@aldakur Hala da, bai. Niri ere asko gustatu zitzaidan app ofizialaren itxura, baina denbora-lerro lokal eta federatua agertzen ez zirela ikusita berriro FediLab-era bueltatu nintzen...
@atxamart Ni Tuskyrekin nabil. Probatu duzu?
@aldakur Bai, mastodoneko app gehienak frogatu ditut, FediLab, Tusky, Husky, MouseApp... eta orain gustoren FediLab-ekin nabil, gehienbat beste instantzien denbora-lerro lokala irakurtzeko aukera ematen duelako. FediLab-en ahulgunea, push notifikazioak jasotzeko hirugarrenen aplikazioak erabili behar dituzula da, baina push motako notifikzioak jasotzea (orokorrean) gero eta gutxiago gustatzen zaidanez, ba ez dit asko axola ere...
Badakit web bertsioan hor jarraituko dutela (momentuz behintzat), baina zergatik denbora-lerro horiek app-ean jarraitzeko aukera kendu, jakinik geroz eta ohitura handiagoa dugula sare sozialetako interaktuazioak mugikorraren bidez egiteko? @Gargron en beste jauntxokeria bat gehiago iruditzen zait. Egunetik egunera zentzu gehiago hartzen diet #Ecko bezalako fork-ei.
@atxamart
Momentu honetan kentzea nik ere ez dut zentzuzko ikusten. Baina hori esanda, taldeena bai ikusten dudala alternatiba on bezala.
Kontua instantzia batean edo bestean izatea xehetasun teknikoa besterik ez litzateke izan beharko nire ustez.
Instantziak komunitate bezala erabiltzen dira orain, eta horrek esan nahi du komunitate bakarraren parte bakarrik izan zaitezkela. Edo hainbat kontu izan.
@aldatsa @aldakur
2/1
@atxamart
Taldeekin aldiz ulertzen dut mezu bakoitza zein taldetara bidali nahi duzun erabaki dezakezula.
Euskaldunon talde hipotetiko bat izanda lortuko genuke:
1- Erabiltzaileek kontua edozein instantziatan izatea beren mezuak gainerako euskaldunoi iristea zaildu gabe
2- Erdarazko edukiak idatzi edo/eta zabaltzeko aukera izatra arnasguneari eragin gabe.
@galaipa
Bai bai, ulertzen zaitut eta taldeen ideia neri ere bikaina iruditzen zait. Baina ados ez nagoena da denbora-lerro lokalaren ordezko gisa planteatzearekin. Bi gauza ezberdin direla iruditzen zait.
Zure ustez taldeekin denbora-lerro lokalak zentzua galtzen du eta instantzia batean edo bestean egotea xehetasun teknikoa besterik ez litzateke izan behar. Nik aldiz ez dut horrela ikusten. Hortaz zergatik ez bi aukerak utzi? Hori da nik aldarrikatzen dudana...
@aldatsa @aldakur
@galaipa
Taldeena duela denbora hasi zen entzuten (eta eskatzen), baina niri ongi iruditzen ez zaidana da denbora-lerro lokalaren ordezko gisa planteatzearekin. Denbora-lerro lokalak instantzia bakoitzaren inguruan komunitate antzeko zerbait sortzeko balio dute. Zergatik app-ean aukera hori kendu? Ezin al dira biak jarri, edo??
Eta denbora-lerro federatuarena oraindik okerragoa, zuzenean kendu eta kitto.😡😡
@aldatsa @aldakur