@homer @galaipa bai baina hala ere oso maiz dira. #macOS​en, adibidez, hilabeteak pasa daitezke eguneraketarik gabe. Agian gaizki ohituta nago.

@xabi
Nik Luberri daukat (Linux Mint) eta ez dut inoiz horrelakorik egiten. Ignorante samarra naiz egia esan. Zer gomendatzen didazue, 6 hilabetean behin gutxienez eguneratzea? Terminalean sartu eta "sudo apt update" edo horrelakoren bat egin?
@homer @galaipa

Jarraitu

@mikelgs @xabi @homer 6 hilabete gehiegi da nire ustez, maizago egin beharko zenuke. Batez ere segurtasun eguneraketak jasotzeko. Nik normalean astean behin egiten dut.

Kontuan hartu "sudo apt update"ekin programen zerrenda bakarrik eguneratzen dela. Hau da, zure sistemak programa bakoitzaren azken bertsioa zein den jasotzen du. Baina zein den bakarrik, ez eguneraketa bera.

"update" egin eta gero "sudo apt upgrade" egin behar duzu programak eguneratzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea