Ba nire ustez ez dira pribatuak, komunitarioak baizik. Gizarteak (edo zati batek bederen) sortu edota sustatutako ekimenak dira, gobernuek sortutako ekimen "publikoekin" ados egon ez edota hauek gizartearen beharrei ez dietelako 100%ean erantzuten. Zergatik sortu da goierrin Biziola, Goieki hor egonda, adibidez? 1/2
@galaipa
Arlo publikoa ekimen instituzionalek soilik osatu beharrarekin ni ez nago ados. Euskal gizarteak betidanik sortu izan ditu beharrei erantzuteko ekimen komunitarioak. Hortaz zergatik ez sortu ekimen insitituzionalez gain ekimen komunitarioak barnebiltzen dituen arlo publiko proposamen berri bat, gure gizartearen autoantolakuntza ohitura onei ere erantzungo diena? Beste eztabaida bat izango da zein motako ekimen komunitarioak sartuko diren arlo publiko hibridatu berri horretan...
@txerren @atxamart Onartzen dut ez dela erraza. Nork erabakitzen du zer den publiko edo komunitarioa, eta zer ez?
Batzuek adibidez defendatuko dute Eliza ere motako horretakoa dela. Nik zaku horretan sartuko ez banu ere. Berdin beste hamaika konturekin.
Beraz, egia da baduela subjektibotik ere.
Baina subjektibotasun horretan nik ez daukat zalantzarik Ikastolen helburua zein den eta zein estrategikoa den EHn. Ez da Deusto edo Mondragon.
@txerren @atxamart Dena dela, badaezpada diot horrekin ez dudala ezer justifikatzen e! Lehen esan dudan bezala segregazioaren gaian ez nago jarria.
https://mastodon.jalgi.eus/@galaipa/110140209288693018